HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA ETA EGOKITASUNA ON-LINE

Ikastaro zerrendara itzuli

Matrikulazioa

Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.net). Matrikula www.ikastola.net webgunean egingo da.

Helburu nagusia

Hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasuna, hitzez edo idatziz.

Helburuak

Euskara zuzen eta egoki erabiltzea. Euskaltzaindiaren batasun-arauak lantzea, zuzentasun gramatikalaren gainean urteetan sortutako hainbat zalantza argitzea, eta euskarak berezko dituen esapideak edo egiturak aztertzea. Euskaltzaindiaren ahoskera arauak aztertzea, eta euskaraz zuzen eta egoki irakurtzeko baliabideak lantzea.

Edukiak

  • Idaztarauak
    • zenbakiak
    • zelan idatzi
      • zenbakien deklinabidea (hiru, lau)
      • ehunekoak
    • ordinalen eta banatzaileen idazkera eta erabilera
    • mugagabearen erabilera
      • data zelan adierazi
      • aposizioak
      • orduak zelan eman
      • kasu markak zelan erantsi
      • orduak zenbaki bidez
      • bait partikula
    • aurrealde, atzealde
    • bat eta batzuk-en deklinabideaz
    • nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk
    • ekartzea merezi du
    • ongi etorri!
    • egiteko asmoz
    • topiko(a) bihurtu
    • hau guz(t)ia
    • betiko eta honen kideak
    • benetako, ohiko
    • izan ezik
    • -z gero
  • Aditza
    • zenbait aditzen erregimena
      • aditz laguntzaile batua
    • ohiko akatsak: *emaidazu, *esaidazu, *nihoan, *dabilz, *dabiltzate, *doazte...
    • adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma
    • aditzoinen forma
    • aditz arazleak
    • behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin
    • nahi/gura izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin
    • ahal eta ezin aditz modalak
    • aditzaren elipsia
    • esaldi barneko komunztadura
    • egitura pasiboak
  • Lexikoa
    • Hiztegi batua: zer da; zelan erabili, ikurrak
    • Hiztegi batua lantzen
    • Euskalkiak hiztegi batuan
    • Lexikoaren erabilera okerra: *desberdin, *finkatu, *menperatu, *mantendu, *berri bat, *ospatu, ...
    • –a itsatsia :
    • -a itsatsia duten hainbat hitz eta beraien deklinabidea
    • Euskal Herriko herrien izenak eta herritarrak (-tar atzizkia)
    • Lanbideak euskaraz: -ARI (-LARI) atzizkia, -ARI/-ARIO, -GO atzizkia eta izen multzokariak
    • Beste atzizki batzuk
    • -TZAILE/–LE
    • - ERA, -KETA, -KUNTZA, -PEN
    • -GARRI, KOR
    • -GAILU, KIN, -KI
    • -TEGI
    • Maileguak
    • maileguak zelan eman
    • maileguen egokitasuna
    • Ortografia
    • Hitz elkartuak
      • hitz elkartuen osaera eta idazkera
      • berrelkartzearen mugak
  • Ohiko akatsak
    • deklinabidea
    • diptongoz bukatzen diren hitzen deklinabidea
    • -a itsatsia duten hitzen deklinabidea (mugagabea)
    • -a/bat mugatzailearen erabilera
    • partitiboaren erabilera okerra
    • partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola
    • sintagma zenbatzailedunak: mugatu ala mugagabe?
    • hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia
    • iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabili
    • sintagma zenbatzailedunak eta aditzaren komunztadura
    • mugagabea noiz erabili
    • -ko / -ren deklinabide atzizkien erabilera
    • instrumentalaren zenbait erabilera oker
    • -z/-taz
    • -tazko (?)
    • instrumentala eta soziatiboa
    • instrumentala modu eta denborazko adierazpenetan
    • izen sintagmen arteko juntadura dela eta
    • gaztelaniari begira?
    • “que = -la” itzulpen okerra
    • *Hain gaiztoa da ez duela inork maite.
    • *Arin, berandu dela!
    • * Neska batzuk agurtu ditut zu ezagutzen zaituztela.
    • erlatiboa zelan itzuli
    • erdal gerundio okerren eragina: -z, -la(rik)
    • zenbait erabilera oker
    • ere partikularen erabilera
    • elkarkariak
    • bihurkariak
    • izenordainak eta izenordain indartuak
    • hura / bera haiek / (?) beraiek
    • haren, beraren, bere. Haien (?)beraien, beren (euren)
    • bera / berdina
    • handi / asko / oso, ...
    • hori dela medio, hori dela kausa, ...
    • -ELAKO eta –EN atzizkiak ( *-eNAREN, *-eNEKO, *- eLAREN) izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan
    • X besterik ez aditz-komunztadura
  • Tipografia
    • letra larrien erabilera
      • laburtzapenak
        • siglak
        • ikurrak
        • laburdurak
      • puntuazioa
  • Onomastika
    • Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak
    • Gure egitura politiko batzuen euskal izenak
    • Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak
    • Espainiako Erresumako probintzia eta elkarte autonomoen izenak
    • Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak
    • Kontinenteak, geografia izen nagusi batzuk eta herritarren izenak
    • Munduko estatu-izenak, hiriburuak eta herritarren izenak
    • Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak
    • Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)
    • Mundu zabaleko uharte nagusiak
    • Ibaiak
    • Aintzirak
    • Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
    • Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia
  • Ahoskera
    • Euskara Batuaren ahoskera zaindua
    • bokalak
    • bokal bilkurak
    • diptongoak eta hiatoak
    • maileguak
    • kontsonanteak
    • kontsonante bilkurak
    • TZ, TX, TS, Z, X, S hotsen ahoskera
    • LL hotsa

Metodologia

Ikastaroa ahalik eta era praktikoenean gauzatu gura da. Hartara, arauok lantzeko hainbat ariketa proposatuko dira; ariketok zuzendu eta horietan sorturiko zalantzetatik prestatuko dira edukiak. Horrela, sortzen diren erabilera okerrak aztertuko dira eta horiek zuzentzeko eta barneratzeko beharrezko ariketak proposatuko zaizkie.

Ikasketariak ordenagailuaren aurrean egin beharko du lan, baina argi utziko zaio horrela lan egitea ez dela bakarka lan egitea. Ikasketariek, tutorearen bidez, aholkulariarekin harremana izateaz gain, komunitate baten partaide sentitu behar dute, nahiz eta talde hori birtuala izan. Hartara, talde lana bultzatu eta ahalbidetu egingo da. 

Tutorearen lana ere ezinbestekoa izango da, ikaslearen lanen jarraipen zuzena egingo du, prozedurak argituz eta feedbacka eskainiz, eta ikasketariari bere ikas-prozesuan lagunduko dio; beren helburuak identifikatuz, estrategia eraginkorrak aukeratzen lagunduz, eta bere burua ebaluatzen lagunduz.
Ingurune birtualean lanean ari garelarik, kontuan hartu behar da, tutoretzak ere, parte batean behintzat, birtualak izango direla. Hiru izango dira tutoretza birtualak egiteko erabiliko diren bitartekoak: e-posta, foroa eta txata. Tutoretzez gain, ikastaroak beste hiru osagai izango ditu: ordenagailu bidezko ataza bilduma, ikasketariek haien lanak eta hausnarketak azaltzeko foroa, eta baliabide bankua -prozesuan baliagarri izan daitezkeen baliabide, arau-bilduma, informazio, eta testuak-.

Amaitzeko, gogorarazi nahi da ikasketariari aurrez aurreko saioak ere ziurtatuko zaizkiola, tutorearekin harreman zuzena izan dezan. Hartara, tutoreak aurrez aurreko saioak modu bitan gauzatuko ditu: arazo komunak direnean, taldean bilduko dira, ikasleen arazoei erantzuteko. Bestalde, banan-banakako tutoretzak ere egingo dira; ikastaroaren norabidea zertan den aztertzeko, ikasketariak izan ditzakeen arazo zehatzei erantzuteko eta ahoskera arauak eta lantzeko.

Ebaluazio bidea

Karpetaren bidez, ikastaroan egindako lan guztiak erabiliko dira ebaluazioa egiteko.

Izen emate data: 
Astelehena, 2014, Ekaina 2-tik Larunbata, 2015, Iraila 12-ra
Hasiera - bukaera data: 
Asteazkena, 2014, Urria 1-tik Asteartea, 2015, Ekaina 30-ra
Norberak bere etxetik.
Oharrak: 

Ikastaroa, Mikel Barriosekin lotu ( mbarrios@ehi.ikastola.net).

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Ziurtagiri zenbakia: 
100
Ikastaro zerrendara itzuli