Ikastolak

Ia hamasei mila ikaslek hartu dute parte JUUL hauteskundeetan

Adin tarte desberdinetan banatuta, bost liburu onenak eta ilustratzaile onenak aukeratu dituzte

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Ikastolen Praktika Onen V. Jardunaldia

26 ikastolatako 70 irakaslek hartu dute parte Ikastolen Etxean egin den saioan

Kilometroak eredu berriaren aurkezpena

Kilometroak jaiaren eredu berria aurkeztu da, martxoaren 17an, Zumarragan, Zelai Aristi aretoan egin den ekitaldian. Bi urteko azterketa eta gogoeta prozesu baten emaitza da Zumarragan aurkeztutakoa, eta lurraldean bertako ikastolen artean eta ikastolen gainontzeko jaiekin batera aurrera eramandako prozesuaren baitan kokatzen da.

Kilometroak jaiaren eredu berria 2020an martxan jartzea aurreikusten da.

Abiapuntua

Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak.Bideoak

Martxoaren 2an eta 9an egindako jardunaldietako hitzaldien bideoak.

Jardunaldien bigarren saioa: interesgarri eta mamitsua

Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoen 25. ekitaldiak urteurrenaren tamainako egitaraua eduki du

Ikastolen elkarteak gogor gaitzesten du Zubimusu ikastolari egin dioten erasoa

Ikastolen Elkarteak gogor gaitzetsi nahi du Zizurkil eta Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolako ate batean egin duten pintaketa morea, zeinetan ikastola hau “segregatzaile” dela leporatu dioten, eta elkartasun osoa adierazi nahi dio ikastola horretako komunitateari.

Erasoa bera gaitzesteaz gain, Zubimusu ikastolari leporatzen diotena guztiz faltsua dela ere salatu nahi du Ikastolen Elkarteak.

Era berean, pintaketa egiteko erabilitako kolorea martxoaren 8arekin erraz lotu daitekeen arren, Ikastolen Elkarteari ezinezko egiten zaio lotura hori egitea.

Abiatu dira Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak

150 irakasle eta pedagogo baino gehiagok hartu dute parte Angels Domingo eta Federico Malpicaren tailerretan

Eusko Jaurlaritzaren 2018ko ebaluazio probak

Bere autonomia erabiliz LH 6 eta DBH 4ko probak ez egitea erabaki dezaketen ikastetxeen hautua errespetatzeko eskatzen diogu Hezkuntza Sailari

Ikastolen Elkartearen babesa Arizmendi ikastolari

Donostian, 2018ko otsailaren 22an

 

Arizmendi ikastolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin greba eskubidea bermatzeko araudia berrikusten ari den unean, Ikasle Abertzaleak taldeak deituriko mobilizazioak harridura eta kezka sorrarazi dizkigu.

• Harridura, gai lokal bat izanik eta, ikasleen parte-hartze zuzenarekin, ikastolaren barruan adostasun baterako bidea urratzen ari diren unean, “mobilizazio nazional” batera deitu dutelako Ikasle Abertzaleek.

Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak, martxoaren 2an eta 9an

Hernaniko Orona Ideon egingo dira, "HEZKUNTZA LORALDATZEN. Etorkizuneko irakasleari begira" lelopean

Orriak

RSS - Ikastolak-era harpidetu