Ikastolak

Musukoaren erabilera ikastetxeetan: malgutasuna, baita Lehen Hezkuntzan ere

Covid 19 koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz hartu diren neurriak oso gogorrak izan dira urte eta erdi honetan. Gizarte osoak pairatu ditugu askatasun murrizketak eta neurrien gogortzeak. Noski, osasunak eta elkar zaintzeak lehentasuna zuen egoera batean hartu dira erabakiak, eta, gogorrak izan arren, ezinbestekoak izan dira. Egun, koronabirusaren eraginak behera egin du nabarmen, eta, horri esker, orain arteko neurri gogorrak malgutu ahal izan dira, eta arnasa lasai edo lasaiago hartzen hasi gara.

Abian da 2021ko Kilometroak jaia

Eguraldia oso lagun izan ez badugu ere, martxan da Kilometroak jaia Goierrin, Beasain, Lazkao eta Ordizian. Beasaingo ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak elkarrekin antolatu dute Gipuzkoako ikastolen jaien aurtengo ekitaldia, eta Jakintza ikastolaren frontoian egindako ekitaldiarekin eman diete hasiera Kilometroei.

Murgiltze eredua eskatu dute ikastolek, ikasle guztien euskalduntzea ziurtatzeko

Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa egungo errealitatetik egingarri dela iritzi diote, Europar mailako partzuergo baten bidez. Ongietorria egin diete hezkuntza hitzarmenerako adostasuna lortzeko abian diren ekimen guztiei

‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bildumaren aurkezpena

Xabiroi komiki aldizkarian urteetan Patxi Huarte Zaldieroak argitaratutako istorioen bilduma aurkeztu dugu, gaur, Iruñean

Urriaren 3tik harago doan Kilometroak aurkeztu dugu

Irailean zehar ere hainbat ekitaldi ospatuko dira Kilometroen baitan, eta baita bezperan ere.

Assa ikastolari egokitu zaio Tanta txartelen 60.000 euroko saria

Komunitateko kideen artean banatzeaz gain, beretzat ere hartu zituen hainbat txartel Lapuebla de Labarkako ikastolak

Hezkuntza legea eta lurraldetasuna

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituren iritzi artikulua, hainbat hedabidetan argitaratu dena

''Publikotasun eredu berri bat eraiki nahi dugu, indarrean duguna zaharkituta dago''

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu elkarrizketatu dute ETBko "Egun on, Euskadi" saioan

Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialaren aurkezpena

Larunbat goiz honetan aurkeztuko du Euskalgintzaren Kontseiluak, Kursaalen egingo duen ekitaldian

Jugatx Jiashang Larrakoetxeak irabazi du Euskal Herriko ikastolen Komiki Lehiaketaren lehen edizioa

“Amaiur 150. Amaiurko setioa” lanarekin irabazi du lehiaketa. Xabiroi komiki aldizkariaren urriko zenbakian argitaratuko da

Orriak

RSS - Ikastolak-era harpidetu