Moodle

Gaur egun Moodle erreferentziazko aplikazioa bihurtu da hezkuntza munduan. Aplikazio honi esker, online ikastaroak sortu eta kudeatzeko aukera dago. Ikastaro hauek online diren momentutik, ikastolan eta ikastolatik kanpo modu eraginkorrenean atzigarri egoteko asmoarekin, EHI-tik zerbitzu berri bat eskaintzen dugu. Zerbitzu honi esker, ikastolak ez dira haien Moodle aplikazioaz arduratu behar.

Aplikazioak behar dituen hostinga, ingurunea, softwarea,  eguneraketak eta kudeaketa teknikoa EHI-tik egingo dira. Honela, ikastolak benetan garrantzia duten horretan zentratu ahal izango dute; Ikastaro eta ikasleetan.

Ikastolako langileei lana aurrezteko asmotan, Ikapp-ekin eginiko ikastoletako webguneek, haien erabiltzaileak Moodlera pasatzeko sistema bat izango dute. Honela, modu erraz eta azkar batean bi aplikazioetan erabiltzaile berdinak egon ahal izango dira.

Zerbitzu honen kostua 200€ (+BEZ) urteko  da bertan hosting-a eta EHI-tik eskaintzen diren zerbitzu guztiak egonik.