Enjoy English Txantxiku Ikastolan - 20. urteurrenean

Udako eskolaz kanpoko jardueren artean, Txantxiku Ikastolan 1995ean "Enjoy English” programari hasiera eman zitzaion. Aurten 20. ekitaldia izango dugu eta horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako 72 ikaslerekin osatutako 6 taldek parte hartuko dute. Programa horren helburua ingelesa ikuspegi ludikotik lantzea da. Ingeleseko ikastaro berezi hau eleaniztasun planteamenduaren proiektu osagarri gisa aurkezten da, hainbat jarduerez osatuta dagoena  eta urtez urte berritzen dena.

Programa hau ekainaren 24an hasi eta uztailaren 21ean bukatuko da, eta ikastaroari amaiera emateko uztailaren 17an arratsaldeko 18:00ean Santa Ana antzokian, herritar guztiei zuzendutako emanaldia izango da.