STEM SCHOOL LABELEAN TREBATZEKO IKASTAROA (ikastaro erdi-presentziala)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2024, Otsaila 12-tik Osteguna, 2024, Martxoa 21-ra
Saioak: 
2024/03/21 (Osteguna) 09:00-tik 10:30-ra
2024/05/02 (Osteguna) 09:00-tik 11:00-ra
2024/06/06 (Osteguna) 09:00-tik 11:00-ra
2024/09/19 (Osteguna) 09:00-tik 11:00-ra
Iraupena: 
7.5 ordu
Oharrak: 

Saioak:

2024/03/21 (Osteguna) 09:00-tik 10:30-ra online hasiera-aurkezpena (SSL Aurkezpen osoa; ondoren zalantzak argitzeko)

2024/05/02(Osteguna) 09:00-tik 11:00-ra, presentziala (SPE Ebidentziak prestatzeko ereduak eta gomendioak)

2024/06/06, konfirmatuko da, 09:00-tik 11:00-ra online (Galdetegiaren aurkezpena)

2024/09/19 konfirmatuko da, 09:00-tik 11:00-ra, presentziala  (Galdetegiaren lanketa eta bidalketa)

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikastolako zuzendaria/zuzendaritza SSL prozesuaren jakitun izango da eta egitasmoa formalki onartuta egongo da; zuzendariaren sinadura ezinbestekoa baita eskaera Bruselara bidali aurretik.
  • Gutxienez arduradun bat izendatuko du ikastolak, prestatzailearekin harremanetan egoteko eta ikastolan gaia gidatzeko eta arin koordinatzeko.
  • Ikastolak, nahi bezainbeste irakasle inplikatuko ditu prozesuan. Edonola, 2-3 pertsona nahikoak dira ikastolako SSL arduradunarekin talde lanean aritzeko (adibidez, etapa bakoitzeko irakasle bana; edo STEAM arloetako irakasle bana…).
  • Ikastolako lanak laburtzen dituzten SPE ebidentzien fitxa guztiak eta autodiagnostikoa ingelesez idatzita igo behar dira plataformara.
  • Kronograma: irudian ageri diren urratsak beteko dira:

Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

● Europar STEM School Labelaren (SSL) ezaugarriak ezagutzea; ikastola SSL plataforman inskribatzea eta arduradunak trebatzea. ● Ikastolaren STEM diagnostikoa egitea, eta SSLaren Competent oinarrizko mailaren zigilua eskuratzeko plataforma bidez urratsak egitea. ● Etorkizunerako ikastolarako hobekuntza plangintza diseinatzea eta erabakiak hartzeko informazioa eskuratzea.

Edukiak: 
  • STEM School Labelaren ezaugarriak: helburu pedagogikoak, labelaren aplikazio-eremuak eta labelaren ebaluazio-irizpideak.
  • SSL plataforma digitalaren ezaugarriak eta erabilera.
  • Ikastolan garatutako STEAM lanetan oinarritutako ebidentziak: prestatzeko gomendioak eta proposamenak.
  • Autodiagnostikorako galdetegiaren ezaugarriak eta adibideak
  • Zigiluaren eskaerarako prozesuaren urratsak

 

Metodologia: 

Online sarrera-aurkezpena zuzenean egin ondoren, parte hartzaileen zalantzei erantzungo zaie.

Sarrera horren edukia bideoan grabatuta eskainiko da ere, edozein momentutan kontsultatzeko.

SSLren eremu pedagogikoak eta irizpideak kontuan hartuta, ikastolaren ebidentziak prestatzeko gaien aukeraketan lagundu eta lehentasunezko ereduak eskainiko dira (SPE, School Practice Evidence).

Ikastola bakoitzak egindako lana aztertuta, feedback orokorra emango zaio, SPE ebidentzien arrakasta errazteko.

Autodiagnostikoarako galdetegien egitura azaldu eta erantzun arrakastatsuak osatzeko pautak emango dira.

Ikastaroa bileren bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak Driven garatuko dira.
Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez dago berez. Ikastaroa eta prozesua, sei edo zazpi hilabeteren barruan (martxoa-azaroa) osa daiteke, patxadaz, nahi den erritmoan.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute

 

Emaileak: 
Erramun Martiarena Sarasola
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota: 
Ikastolako STEM diagnostikoa egin eta Labela eskatzeko interesa duten ikastolen arduradunak.
Ikastaro zerrendara itzuli