Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioa Avignonen

Scènes d'Enfance et d'Ailleurs elkarteak, frantziar Kultura ministeritzak manaturik, uztailaren 7tik 10era, udako oporrak hasita direnean, Avignongo Festibalean parte hartzea proposatzen digu lehen aldiz.

Enfants à l'honneur proiektua ezagutu eta berehala, ustegabeko aukera honen aldeko interesa erakutsi dute Piarres Larzabaleko ikasle eta senide anitzek. Guztira, 6.etik 3.era bitarteko 65 ikasle Avignonen elkartuko dira, ikastegiko talde pedagogikoko zazpi 7 laguntzaileekin batera.
Nola azaldu horren parte hartze handia haurren aldetik proiektu honetan? Talde pedagogikoarentzat aukera hau baita azken urteotan eramanak izan diren proiektuen luzapena. Izan ere, ikusgarri anitz egin eta gozatu ditugu modalitate (antzerki, dantza, bertso...) eta hizkuntza desberdinetan. Ez da ahantzi behar ikastolaren lehentasunetariko bi ikasleen baitan sormena lantzea dela, eta antzoki eta zinema aretoak bisitatzea direla. Baina proiektu honen arrakastaren parte bat gurasoei dagokie ere, izan ere, haiek baitira haien seme-alabak ikusgarriak ikustera bultzatzen dituztenak. Avignongo proiektu honetan, ikasleek 5 ikusgarriz profitatzeko aukera izateaz gain, antzerki lan baten muntaia nola egiten den ezagutuko dute, baita ikusgarrien kritika, bideo edo antzezte atelerietan parte hartzeko ere. Egonaldian zehar, ikasleak animatzaileen inguruan izanen dira eta ikusleantzezle-artista desberdinak ezagutzeko bitartekariak izanen dituzte. Gazteei irekia den festibal honetan, ikastegiaren helburua zera da, bakar batzuen, edo klase sozial baten, edo inguru kultural baten, edo belaunaldi baten pribilegioa izan behar ez den hori ahal bezain ikasle anitzi eskaintzea, eta nerabeei sormenaren zoramenaren esperientzia gaztetik ezagutaraztea, guztiok partekatzen dugun primantzarekin, bizirik den ondare horrekin, hazi daitezen. https://sites.google.com/site/seaavignonenfantsalhonneur/agenda