Ziburuko kolegioa

Kukai Dantza taldea Piarres Larzabal Kolegioan

Kukai dantza taldea

Hau sorpresa ederra !
Maiatzaren 3an, asteartez, azken orduan, kolegiora iritsi dira KUKAI taldeko dantzariak !!

Euskal ikusgarri baten inguruan, kolegioko ikasle guziak elkartzeko parada izan dute, maila guziak nahasiz eta artea kolegioan sartuz. Gehienetan, ikasleek ez dute paradarik emanaldien ikustera joateko. Horretarako, guretako, arte mundua kolegioan sartzea lehentasunetan da. Gainera, Hego Lapurdiko Hiriguneari esker, goimailako talde bat etorraraztea sekulako xantza da.

Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioa Avignonen

Ziburuko Larzabal Kolegioa

Hexagonoko eta kanpoko 400 ikasle Avignonen bilduko dira Avignon-15 Enfants à l'honneur proiektuari esker.

Elikadura Bankua kanpaina, Ziburuko Larzabal Kolegioan

Hamabost eguneko kanpaina izan da, Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan
(11-15 urte bitarteko ikastolan) gauzatu dena. Janari bilketa egitea izan du helburu, Hendaiatik Donapaleuraino beharrean diren familiei laguntzeko. Jaso den elikadura kantitatea handia izan da, eta ikasleek eurek eraman dituzte poltsetan banatuta. Miseria ez dela urrun konturatu dira, hori ez dela <Afrikan soilik gertatzen>, hemen ere beharra dagoela sentitu dute; partikatzen badakitela frogatu dute, eta desafioa osoki bete dute esku zabalak izanik.

Aste berezi zoragarria Ziburuko kolegioan

"Aste berezi »a antolatua izan da Ziburuko kolegioko ikasleentzat, burumuinak iraulika aritzeko parada.

RSS - Ziburuko kolegioa-era harpidetu