Elkartasun Ikastolek milioi bat euro banatu dute ikastolen hamar proiekturi laguntzeko

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak gaur ebatzi ditu 2024 urterako diru-laguntzak. Hamar eskakizun egin ziren guztira, eta guztiek egin dute aurrera. Guztira, 1.026.000  euro banatu dituzte hamar eskari horien artean.

Eskari guztiak aurkeztu eta aztertu ostean, Artezkaritza Kontseiluaren proposamenak bozkatu dira, eta hauxe izan da Batzar Nagusiak onartu duen diru-laguntzen banaketa:

ELKARTASUN IKASTOLAK 2024

Onartutako diru-laguntzak

 

IKASTOLA

HERRIA

LAGUNTZA

 

 

 

Kattalin Elizalde kolegioa

Senpere

100.000

Ikastolen Etxea

Kanbo

46.272

Argia

Tutera

115.000

Baztan

Elizondo

25.000

Ibaialde

Lodosa

100.000

Labiaga

Bera

40.000

Jaso

Iruñea

150.000

Argantzun

Argantzun

50.000

Txintxirri

Elorrio

50.552

Zubimusu

Amasa-Villabona

150.000

 

 

 

 

GUZTIRA 2024

 

1.026.000 euro

 

 

 

Proiektu gehienei emandako laguntza kapital ekarpen bidez izan da. Labiaga, Jaso eta Baztan ikastolen kasuan, berriz, mailegu gisa eman zaie laguntza.

Balioan jarri nahi dugu elkartasun ahalegin honek daukan neurri izugarria. Izan ere, 2012ko azaroan Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zenetik, ikastola guztien ekarpenari esker 9.670.000 euro banatu dira beharra zuten ikastolei lagundu eta inbertsio berriak sustatzeko. Eta denboran atzerago joango bagina, 1992 urtetik indarrean dagoen ikastolen Elkartasun Kutxak 20 milioi eurotik gora banatu ditu guztira.

Bi europar kooperatibatan batzen gara ikastolak; Ikastolen Elkartea eta Elkartasun Ikastolak. Ikastola guztiak gara bazkide bietan. Lehenak elkarlana irudikatzen badu, bigarrenak, izenean bertan dioen bezala, elkartasuna du ardatz.

Ikastola bakoitzak dituen ikasle kopuruaren arabera urtero egindako ekarpenetik elikatzen da Elkartasun Kutxa, eta urtero banatzen da diru hori premia handiena duten ikastolen artean, ekarpen edo mailegu gisa.

Bere xede nagusia ikastolen bideragarritasuna bermatzea izanik, Elkartasun Kutxak helburu zehatz hauek ditu:

  • Ikastola berriak sortzen laguntzea
  • Dagoeneko sortuta dauden ikastoletan, aktibitate estrategiko berriak abian jarri eta garatzen laguntzea
  • Inbertsio estrategiko berriei aurre egiten laguntzea.
  • Tokian tokiko ikastola eta eremuetan, Ikastola Taldearentzat estrategikoak diren lerro