GOOGLE EARTH ETA SKETCHUP MAKE
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Ostirala, 2017, Martxoa 10-tik Asteazkena, 2017, Maiatza 10-ra
Iraupena:
4 ordu
Oharrak:
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
Googleek daukan 3Dko softwarea ezagutu eta 3Dko oinarrizko marrazketa ikasi.
Edukiak:
Google Earth:
- 3Dko mapa interaktiboa da. Lurretaz aparte, Konstelazio, Ilargia eta Marteren mapak ditu.
- Latitudea eta Longitudean oinarritzen da eta GPS batekin egindako bidaiak simulatuko ditugu.
- Lurraren irudiak, urte desberdinetakoak ikusteko aukera ematen du, Euskal Herrikoak, 1991tik aurrera.
- Google Maps eta Street viewrekin lotura zuzena dauka.
- 3Dko hegaldi simulatuak ikusiko ditugu.
- 3Dko eraikuntzak onartzen ditu. Mapetaz aparte, eraikuntzak ere 3Dtan ikusiko ditugu.
- Bisita gidatuak egiteko aukera ikusiko dugu.
- Ortoargazkiak txertatu daitezke, kalitate askoz handiagoarekin. (Googleen ortoargazkiak espaziotik aterata daude, Eusko Jaurlaritzarenak hegazkinetik, beraz, azken hauek kalitate handiagoa daukate).
- Eguzki izpien simulazioa ikusiko dugu.
SketchUp Make::
- Googleek 3Dko modeloak egiteko duen doako softwarea da, Google Earthen txertatzeko prest.
- Tresna oso gutxirekin, edozein motatako eraikuntzak sortzeko aukera ematen du. 2Dko CAD fitxategietatik inportazioa onartzen du.
- Gure Ikastolaren planoa lortuta, era erraz batean, 3Dra pasatu eta Google Earthen txertatzeko aukera ematen du.
- Eraikuntzak hornitzeko (Warehouse) delako lekua dauka. 3Dko objektuez beteta dago, erabiltzeko prest eta doan.
- Egurra, ura, asfaltoa, belarra eta hainbat textura ditu eraikuntzetan txertatzeko eta errealismoa emateko.
- 3Dko inprimagailuekin bateragarria. Marrazten dugun eraikuntza, 3Dn inprimatu dezakegu eskala txiki batean.
Metodologia:
Saio praktiko eta presentziala izango da.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Formazioaren kalitatea ebaluatzeko galdetegi bat pasatuko da.
Emaileak:
Igor Tellitu Aguirrebeitia
Hartzaile mota:
HH, LH, DBH ETA BATXILERGOKO IRAKASLEAK - Edozeinek parte hartu dezake.