ELEANITZ FRANÇAIS DBH 4

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Osteguna, 2016, Iraila 1-ra
Saioak: 
2016/09/15 (Osteguna) 12:00-tik 14:30-ra
Iraupena: 
2.5 ordu
Oharrak: 

Kokapena: IKASTOLEN ETXEA

Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

·    Eleanitz-Français saiakuntzaren ardatz teorikoak eta metodologikoak azaldu.

·    Ikasmaterial berrien erabilpen egokirako orientabideak eta bitartekoak eskaini.

·    Proiektuan hasi berriak diren irakasleei banakako aholkularitza eskaini.

·    Proposamenaren ebaluazioa eta hobekuntza bideratu.

Edukiak: 

· Hizkuntzaren planteamendu integratua. Ikasturtean zehar landu beharreko 3 unitateen deskribapen nagusia: helburuak, ataza nagusiak, jarduera esanguratsuenak, etab.

·   Hizkuntzaren lau trebezien garapen orekatua.

·  Jardueren ebaluazioa eta egokitzapenak.

·  Norberaren arazoak batera jartzea eta horiekiko orientabideak.

Metodologia: 

Guztira mintegi bakarra ikasturtean zehar landu beharreko unitateen ikuspuntu orokorra eskainiz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

·   Saioetara asistentzia.

·   Eleanitz proiektua dela eta Frantses arloko DBHko 4. mailako proposamen didaktikoa gauzatzea.

Emaileak: 
mikel beroitz oliden
Adirane Hornes Basarte
Hartzaile mota: 
Eleanitz-Français ikasmaterialak lehenengo aldiz erabiliko dituzten DBH 4. mailako Frantses irakasleak.
Ikastaro zerrendara itzuli