IKT DINAMIZATZAILEEN MINTEGIA. IKT ZERBITZUAK ETA IKAS-IRAKASKUNTZA ATALAK.
Maiatzaren 10eko saioa IKastolen Etxean izango da
Ekainaren 14ko saioa bertan behera gelditu da
Ikastoletako IKT TALDEAren funtzio nagusia bertako IKT plana diseinatzea eta garatzea da, I+K teknologiak eguneroko zereginetan txerta daitezen, kudeaketa eta antolaketan arloan zein ikas-irakaskuntza prozesuetan. Prestakuntza honen helburua beraz, Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik ikastolei lan horietan laguntzea da, ikerketa eta berrikuntza jarduerak burutuz eta ikastolen arteko esperientziak trukatuz.
- IKT heldutasuna ziurtagiria lortzeko aholkularitza ematea.
- Derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek garatu beharreko konpetentzien artean konpetentzia digitala lortzeko bideak arakatzea eta proposamenak eskaintzea.
- IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lor dadin proposamen kurrikular zehatzak eskaintzea eta kontrastatzea.
- Ikastoletako eguneroko funtzionamendu egokirako erabiltzen diren gestio aplikazioen integrazioa eta eguneratzea bideratzea.
- Ikastoletako IKT beharren ezagutza eta kontrastea egitea.
- Ikastoletan beharrezko dituzten IKT baliabideak azaldu eta irakasleen eguneroko lanean nola txerta daitezkeen kontrastatzea.
- Teknologiaren integraziorako ereduak frogatzeko proiektu berritzaileak eta hauen inplementaziorako proposamenak arakatzea.
- IKT baliabideak egoki erabiltzeko eta eguneroko lanean integratzeko, irakasle eta ikastoletako profesionalen IKT prestakuntza planaren partekatzea.
Ikastoletako IKT dinamizatzaile guztiekin azalpen orokorrak eta talde txikietako kontrasteak konbinatuz garatuko da mintegia.
- Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
- Saioetan parte-hartze aktiboa.
- Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.
Iulen Asurmendi Etxarte
Beñat Azurmendi Aguirre