IKT ON-LINE (URRIA). KONTZEPTU-MAPAK, ESKEMAK ETA INFOGRAFIAK SORTU LUCIDCHART ERABILIZ

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2016, Iraila 9-tik Ostirala, 2016, Iraila 30-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2016, Urria 3-tik Larunbata, 2016, Urria 29-ra
Saioak: 
2016/10/17 (Astelehena) 15:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
2.5 ordu
Oharrak: 

Jarduera garatzeko egunak: urriaren  3tik urriaren 29ra arte

  • 4 astetako on-line ikastaroa

  • Ikastaro tutorizatua.

  • Urriaren 17an 15:00tik 17:30ra hautazko saio presentziala Donostiako Kutxa Gelan

Matrikulazio epea irailaren 30ean itxiko da 

Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Kontzeptu-mapa, eskemak eta infografiak digitalki egiteko Lucidchart aplikazioa erabiltzen ikasi

Edukiak: 

Kontzeptu-mapak eta eskemak sortu LucidChart aplikazioa erabiliz  

  • Kontzeptuak adierazi, kontzeptuen loturak (geziak nola), kontzeptuen arteko hitz lotura nola, kontzeptu-mapak apaindu, txantiloien erabilera…  
  • Kontzeptu mapak eta eskemak bakarka zein taldeka egin:

● Erdi egina dagoen Kontzeptu mapa osatu.

● Kontzeptu itxura, orriaren tamaina eta ezaugarri nagusiak finkatu.

● Irudiak txertatu.

● Kontzeptu mapa partekatu eta publikatu.

Infografiak osatu eta sortu LucidChart tresna erabiliz

o   Infografiak osatu: txantiloia eskuratu, atalak berezitu, atalak blokeatu-askatu, atalak osatu, atal berriak gehitu…

o   Infografiak sortu:

o   Autoformak  aktibatu-desaktibatu

o   Autoformak  txertatu eta transformatu

o   Irudiak txertatu eta transformatu

o   Testuak txertatu eta transformatu

o   Infografia partekatu

o   Infografia publikatu

Metodologia: 
  • Edukia tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa lau asteren barruan (urrian) osa daiteke nahi den erritmoan.
  • Ikastaroaren erdialdera saio presentzial bat izango da. Saio hau, ikastaroa burutzerakoan sortzen diren zalantza eta kezkak argitzeko erabiliko da.
  • Guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa dago.
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Ander Iturburu Yarza
Xabier Garcia Izagirre
Petro Vera Aguado
Loraine Lekuona Artola
ARANTZA ARREGI TROJAOLA
Hartzaile mota: 
LH, DBH eta Batxilergoko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli