IKT ON-LINE (ABENDUA-URTARRILA).GOOGLE MAPS

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2016, Iraila 14-tik Osteguna, 2016, Azaroa 24-ra
Hasiera - bukaera data: 
Ostirala, 2016, Abendua 2-tik Ostirala, 2017, Urtarrila 27-ra
Oharrak: 

Jarduera garatzeko egunak: abenduaren 2tik urtarrilaren 27ra arte 

  • Ikastaro tutorizatua.

  • Urtarrilaren 11n 15:00etatik 17:30era hautazko saio presentziala Donostiako Kutxa Gelan

Matrikulazio epea azaroaren 24an itxiko da 

Kokapena: ON-LINE

Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Google Maps aplikazioak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutu, eta  gure eguneroko beharrekin uztartuz erabiltzen ikasi.

Edukiak: 

Google Maps Internet bidez mapetan informazioa bilatzeko eta norberak bere mapak sortu eta gordetzeko tresna ezaguna da. DBHn bereziki Gizarte arloan erabiltzen da eta zehazki DBH1en lantzen da ikasleekin. Ikastaro honetan, bi atal nagusi landuko dira:

  • Informazio bilaketa. Zooma, eskala, izen edo koordenada bidezko bilaketak, maparen ikuspegi desberdinak, distantzia neurketak, toki batetik bestera joateko jarraibideak, StreetView...
  • Mapak sortu. Norberak bere mapa sortu eta mapari informazio pertsonalizatua nola gehitzen zaion (kokapenak, deskribapenak, argazkiak....)  mapa besteekin nola partekatu edo publiko egin, nola gorde...

Google Maps aplikazioa ezaguna egin bada, eguneroko hainbat egoeratan informazioa eskuratzeko oso praktikoa delako da. Ikastaroan, ikuspegi zabal eta orokora bat emateaz gain, egoera eta interes praktikoak baliatuko ditugu. Praktikotasun honen ikuspegitik, ordenagailua erabiltzeaz gain, zenbaitetan, telefonoa erabiltzeko eskatuko zaizue; Ezagutzen ez duzuen hiri batean zaudetela informazio jakin bat bilatzeko esaterako.

Metodologia: 
  • Edukia tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa abendua urtarrila tartean osa daiteke nahi den erritmoan.
  • Ikastaroaren erdialdera saio presentzial bat izango da. Saio hau, ikastaroa burutzerakoan sortzen diren zalantza eta kezkak argitzeko erabiliko da.
  • Guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa dago.
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Ander Iturburu Yarza
Xabier Garcia Izagirre
Petro Vera Aguado
Loraine Lekuona Artola
ARANTZA ARREGI TROJAOLA
Hartzaile mota: 
LH, DBH eta Batxilergoko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli