"Geroari Begira" Lautada Ikastolan, bideokliparekin gozatzen

Geroari Begira dago Lautada Ikastola, eta Arabar ikastolen jaiari martxa emateko aurkeztu du bideoklipa berria. Hiru musikalarik hartu dute parte: Iñaki Orobengoa, Fonta Frenetik eta Unai Olaldek. Kantuan aritu dira  Nerea Uribe, Fonta bera eta Xabi Solano, zein baino zein ahots ederragoarekin, ikasleekin batera.  DBHko gazteak aritu dira letrak idazten, Iker Pastorrekin batera; eta Rubi Rocker izan da bideoklipa zuzendu duena. Oraindik ikusi edo entzun ez baduzu, hemen duzu!