EKI

Ikastolen Elkarteak derrigorrezko hezkuntzako adin eta maila guztietako ikasmaterialak ekoizten ditu. Gure profesionalek bideratutako sorkuntzak ibilbide luzea izan du eta emaitza ugari eman ditu. Horren adibide dira azken hamarkadetan sortutako proiektuak; ezagunak irakasle eta familia asko eta askorentzat. Hor daude, besteak beste, DBHrako gure geletan erabiltzen diren Ostadar eta azken-azkena dugun EKI proiektua.

 

EKI proiektuaren gauzaketa prozesua euskal curriculumaren garapenaren baitan ulertzen dugun prozesua da. Ohikoa den modura, hiru zehaztapen-maila bereizten dira, baina maila horiek zehazteko eran berrikuntza nabariak daude. Berrikuntza horien artean aipa daiteke oinarrizko konpetentziak (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) ardatz dituen ikaslearen irteera-profilean eta integrazioaren pedagogian oinarritutako curriculuma dela.

Zehaztapen mailara etorrita, lehenengoan Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da; bigarrenean arloari lotutako ikaslearen irteera-profil espezifikoa definitzen da; amaitzeko, hirugarrenean, ikasturte bakoitzerako gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira.

Hau guzti hau Ikasmaterialen markoa izeneko aterpe teorikoaren baitan jasota dugu. Hori da gelaratzeko ekoizten ditugun materialen abiapuntua.

EKI proiektuko ikasmaterialen curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarri nagusiak hurrengo hauek dira:

Eskaintza osoa ikusteko sartu www.ikaselkar.eus helbidera.