Aurkezpena

  • "XABIROI" komiki-aldizkaria Ikastolen Elkarteak sortu zuen 2005ean.
  • Nerabeek eskura duten euskarazko literatura grafikoa anizteko asmoz sortu zen, eta, era berean, komikiaren hizkuntza zuzen eta sintetikoaren bidez kalean erabiltzen den ahozko euskara jaso eta hornitzeko.
  • Euskal egileek egindako euskarazko komikia da, kalitate handiko irudi eta gidoiekin.
  • Ikasturtero aldizkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira: urrian, otsailean eta ekainean.
  • Urtero, aldizkarian aurretik argitaratutako sail bat album batean bilduta argitaratzen da.
  • Harpidetuak dauden ikastolek aldizkariaren aleak ikasleei zuzenean banatzen dizkiete ikastolan bertan.
  • DBHko, Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasleei bereziki zuzendutako aldizkaria da. Hala ere, hainbat ikastoletan Lehen Hezkuntzako azken urtetako ikasleen artean ere banatzen dute.