Jolas hezgarriak

Jokogintza egitasmoa 1991 urtean sortu zen, Ikastolen Elkartean, euskal kultur tradizioa ezagutzera emateko ikasmaterial osagarriak sortzeko helburuarekin.

Egun, Euskal Curriculumaren garapena helburu izanik, haurren garapen kognitiboa, fisikoa, afektibo-emozionala eta soziala ahalbideratuko dituzten jolas eta jokoak garatzen ditugu: Ariketa jolasak (0-2 urte; 2+), Jolas sinbolikoak (2-8 urte), Muntatzeko jolasak (2 urtetik aurrera), Arau soileko jokoak (4 +), Arau konplexuko jokoak (12+)...

JOLASA euskararen ikaskuntza prozesuan ezagutza, erabilera eta motibazioan eragiteko bitartekari aparta da. Euskaraz jolastea euskaraz bizitzeko ezinbestekoa delakoan gaude.

Gure eskaintza zabala da. Urtero produktu berriak sortzen ditugu.

Ikus katalogoa