EHI

Ikastolak Euskal Herri osoa hartzen duen erakundean bilduta daude.

Erakunde honek europar kooperatiba eredua hartzen du.

Hauxe da erakundearen administrazio-izena: Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea

Gizarte harremanetarako izena: Ikastolen Elkartea

Zer da 'europar kooperatiba':

  • Europako Batasunak ebatzitako zuzentarau bati jarraiki mugaz gaineko kooperatibak ahalbidetzen dituen eredua da.
  • Hego Euskal Herriko ikastola guztiak kooperatibak dira. Iparraldeko ikastolak ez dira kooperatibak. 
  • Euskal Herriko ikastola bakoitza da Ikastolen Elkarteko bazkidea.
  • Euskal Herri mailan mugaz gaineko aitortza administratiboa daukan erakunde sozial bakarra da.
  • Europar Batasunean sortutako bigarren europar kooperatiba da.