Inauguratu da Elizondoko BASOA OINEZ

BAZTAN IKASTOLA
ELIZONDO
Inauguratu da Baztan Ikastolak landatu duen Oinez Basoa, Ginekola herri-lurrean, euskara bultzatu eta ingurumena zaintzeko xedearekin. Bi landare mota babestu aukeratu dira basoberritzeko: erramu portugaldarra edo loroa (Prunus lusitanica), eta karpea edo pago-lizarra (Carpinus betulus). Bi zuhaitz horiek ez dira ausaz hautatuak izan: bi zuhaitzok jendeak ia ez ditu ezagutu ere egiten, baina Baztan bailaran daukaten altxor handia dira! Hartara, ardura hartu dute baztandarrek altxor hori zaindu eta espezie horiek bizkortzeko.
“Txikiak handi” da Nafarroa Oinezen filosofia, euskaldunok handi egin nahi duguna, euskara ere munduan hizkuntza txikia delako. Zuhaitzekin gauza bera egin nahi izan da, 2015eko Oinez Basoarekin.