Ikastolen Elkartea Eslovenian, inklusiorako estrategiak ikastaroa ematen

Strategies for Inclusion – Making history and citizenship education more inclusive and accesible 
( Inklusiorako estrategiak – Historia eta hiritartasunaren hezkuntza inklusiboagoa eta irisgarriagoa egiten), ikastaroa.

Metlika, Eslovenia, uztailaren 9-15

Ikastolen Elkarteko Harri Beobide, Eurocliok antolatutako Garapen pertsonaleko prestakuntzan parte hartu du, historiaren irakaskuntza inklusiboagoa egiteko saio, eztabaida eta tailerretan arituz. Astean zehar, aditu interesgarriek hainbat aholku eta adibide eskaini zituzten, adibidez  Cambridgeko historiako aztertzaileen buru den Steve Johnsonek; International Baccalaurateko inklusibitateko arduraduna den Jayne Pletser-ek; CAST komunitateko Carrie Weston-ek; eta Arie Wilschut, Amsterdameko Unibertsitateako irakasleak, besteak beste.

Estoniako Kriistina Valkmetsekin batera Harri Beobidek “Noiz amaitzen da Erdi Aroa eta noiz hasten da Berpizkundea ?” deituriko taillerra eraman zuten aurrera. Bertan irakasleak, ikasle lanetan jarri eta irudiak aztertu ondoren horiek denbora lerroan sailkatu behar izan zituzten, bi aro historikoen aldaketa bapatean ez ezik gradualki izan zela pentsarazteko, bai denboran, bai lekutan, hausnartzeko helburuarekin.