Hasi da Errigoraren 10. urteurreneko 'Euskarari puzka' kanpaina

Udazkenarekin batera, azken hamar urteotan egin den bezala, badator Errigoraren Euskarari puzka kanpaina. Gaur bertan ireki da saskiak eskatzeko aukera, eta azaroaren 9a bitarte iraungo du aurtengo kanpainak.

Azken urteetan bezala, eskaera egiteko bi aukera izango dira: herriz herriko presentziazkoak, edota Errigoraren webgunearen bitartez. Herriz herrikoetan ia ikastola guztietan egongo da aukera eskaera egiteko, bai eta saskia ikastolan bertan jasotzeko ere. Ikastola askok, gainera, aukera ematen dute eskaera Errigoraren webgunearen bitartez egin eta saskia ikastolan jasotzeko. 

Aurten saski bakarra osatu du Errigorak. Originala, biribila eta biderkatzailea. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional elkarrekin. 5 produktu amankomunak –zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa– eta beste 4 produktuak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta.

Ez itxaron gehiago, egin zure eskaria!