Bizipozaren jaia, Ziburuko ikastolarekin

Izugarria da Ziburukok Kaskarotenea ikastola jasotzen ari den elkartasun uholdea. Bazter guztietatik doazkio elkartasun eta sustengu mezuak. Irrien Lagunak ere batu zaizkio uholde horri. Joan den astean Ziburun izan ziren Irrien Lagunak, eta Igande  honetan, irailaren 21ean, Arrasaten egingo duten Bizipozaren jaian diru bilketa berezia egingo dute Kaskaroteneari laguntzeko.

Irrien Lagunek joan den astean Ziburuko ikastolara egindako bisitaren bideoa duzue hemen

Eta irailaren 24an,18:30ean, Porrotx DOKA Donostiako Kafe Antzokian izango da jolasak, irriak, eta txokoloatadarekin.

Irrien Lagunak Kaskarotenea ikastolan
Irrien Lagunak Kaskarotenea ikastolan
Irrien Lagunak Kaskarotenea ikastolan
Irrien Lagunak Kaskarotenea ikastolan
Bizipoz Jaia
Irailaren 24an, Porrotx DOKAn