GORPUTZ HEZIKETAKO IRAKASLEENTZAKO MINTEGIA OREKAZ PROIEKTUA L H-n

Ikastaro zerrendara itzuli

 

Izen emate data: 
Osteguna, 2017, Uztaila 13-tik Asteazkena, 2017, Iraila 13-ra
Saioak: 
2017/09/15 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2017/10/20 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2017/11/03 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2017/11/10 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2017/12/01 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2018/01/12 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2018/04/27 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
Iraupena: 
42 ordu
Oharrak: 
  • OREKAZ MINTEGIAK-SORKUNTZA
    • Urriak 20
    • Azaroak 10
    • Urtarrilak 12
  • OREKAZ MINTEGIAK-EBALUAZIOA
    • Apirilak 27
  • OREKAZ-FORMAZIO ESPEZIFIKOAK
    • OREKAZ kokapena: Azaroak 3
    • ELURRA ESPEZIFIKOA: Abenduak 1

LAUTADA IKASTOLAN

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Lautada Ikastola
Helburuak: 

Euskal Curriculumerako Gorputz Heziketa arlorakorako egin proposamena ikastolekin sortzea, esperimentatzea, ebaluatzea, hobekuntza proposamenak egitea eta LH/LM  mailetarako

Ikastolekin batera, ikastoletako egoeretatik abiatuz, Gorputz Heziketarako konpetentzietan oinarritzen den proposamen oso bat eraikitzea. Euskal Curriculuma.

Euskal Herri osoko ikastolen arteko harremana indartzea eta ikastolen eta EHIren arteko harremana ere indartzea

Euskal Herriko Gorputz Heziketako irakasleen harreman sarea osatzen eta indartzen jarraitzea.

Formazio espezifikoaren kasuan:

  • Lehen saioan urteetan egin lana barneratzeko formazio bibentziala
  • Mintegietan sortuko dugun Proposamen Didaktikoaren formazio bibentziala izango da
Edukiak: 

§  Sorkuntza:

o   Ikastoletako egoeretatik abiatuz  Proposamen Didaktikoak sortu, ikastoletan esperimentatu, ebaluatu eta hobekuntza proposamenak egin

§  Ikerketa:

o   Tokian tokiko, Euskal Herriko eta munduko herri-nazioetako jolas, joko, kirol, dantza,… (denbora, objektua, espazioa eta pertsona) ikerketa eta bilduma

§  Material interesgarriaren bilduma lana

§  Saio teorikoak, hausnarketa eta eztabaida:

o   Praxiologia motorra, Gorputz Heziketa, konpetentziak, Integrazioaren pedagogia, Euskal Curriculuma, ebaluazioa,…

§  Informazio trukea:

o   Material interesgarria trukatzea

§  Komunikazioa:Ikastolen arteko harreman sarea indartu (Materiala elkarri utzi, irteerak elkarrekin, jaialdiak,…

§  Formazio espezifikoa:

o   Teorikoa, praktikoa eta batez ere, bibentziala

o   Urteetan egin lana, konpetentzietan oinarritua, bizi, esperimentatu

o   Gorputz Heziketarako sortu diren eta ikasturtean zehar sortuko dugun proposamenetan oinarrituak

Metodologia: 

Saioak teorikoak, praktikoak eta batez ere bibentzialak izango dira.

Bakarkako lanak, talde txikitakoak eta talde handian egin beharrekoak bideratuko dira, beti norberaren egoeratik abiatuz.

Orokorrean ondorengo atalak izango dituzte.

a. Jolasa

b. Sorkuntza

c. Ikerketa

d. Hausnarketa

e. Hamaiketakoa

f.  Informazio trukaketa

g. Atal Praktikoa (Hainbat  gairen inguruan)

Formazio espezifikoa:

h. Teorikoa, praktikoa eta batez ere, bibentziala

i. Konpetentzietan oinarritua

j. Gorputz Heziketarako egin proposamenean oinarritua

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Parte hartzaileen ebaluazioa

Irakasleen parte hartzea

Ikasturtean zehar sortua eta esperimentatua

Gorputz Heziketako  Lehen hezkuntzako irakasleok norabide berdinean aritzea

Ikasturtez-ikasturte proposamena ikastola berrietara zabaltzea eta indartzea

Zuzendaritza taldearen, irakasle taldearen eta ikasleen ebaluazioa.

OREKAZ egitasmoaren garapena, ebaluazioa eta bilakaera.

Emaileak: 
Aritz Bereziartua Arruabarrena
Jon Unhassobiscay Turrillas
Hartzaile mota: 
LH/LM Gorputz Heziketako irakasleek hartuko dute parte.
Ikastaro zerrendara itzuli