IKASKIDE TALDEAK: IKASKIDETZA IKASKIDETZAN ERAIKITZEN

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2018, Otsaila 14-tik Asteazkena, 2018, Otsaila 28-ra
Saioak: 
2018/03/07 (Asteazkena) 15:00-tik 18:00-ra
2018/03/21 (Asteazkena) 15:00-tik 18:00-ra
2018/04/11 (Asteazkena) 15:00-tik 18:00-ra
2018/05/02 (Asteazkena) 15:00-tik 18:00-ra
Iraupena: 
12 ordu
Oharrak: 

Ahal izango balitz, kopuruaren arabera bi talde eginen dira eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin taldekatzea berezitua egingo litzateke.

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Tokia: 
Paz de Ziganda
Helburuak: 

•          IKASKIDETZAren markoa irakasleen  artean konpartitzea ikuspegi komuna eraikitze aldera.

•          Ikaskidetzaren oinarrizko printzipioan ikaskidetzan arituz identifikatzea eta ezaugarritzea.

•          Ikaskidetzan oinarritutako ikaste testuinguruak diseinatzeko adierazleak identifikatzea.

•          Ikaskidetzan oinarritutako testuinguruak diseinatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea eta praktikara eramatea.

•          Ikaskidetzan oinarritutako ikaste testuingurua diseinatzea eta –irakasleek- gelaratzea.

Edukiak: 

 

•          Ikaskidetzaren markoaren ikuspegia ikaste prozesua ulertzerakoan.

•          Ikaskidetzaren oinarrizko printzipioak eta ikaste testuinguruen ezaugarriak eta gakoak.

•          Ikaskidetzan oinarritutako sekuentzia didaktikoaren hurrenkera, egituraketa eta adierazleak.

•          Sekuentzia aurrera eramateko ikaskidetzan oinarritutako teknikak

Metodologia: 

Metodologia aktiboa izango da eta hartzaileekin batera eraikuntza prozesu bat proposatuko da. Dakiten eta daukaten horretatik abiatuta elkarrekin konpartituz eraikiko den prozesua izango da. Ikaskidetzaren inguruan lan egingo da ikaskidetzan arituaz. Mintegietan landutakoarekin saio artean (eta batez ere diseinua egiteko orduan) Ikaskidetzan oinarritutako sekuentzia diseinatuko dute hartzaileek, irakasleen kasuan gelaratze saiakera egingo delarik..

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 
  • Hartzaileen asetasun adierazleak: praktikotasuna, sakontasuna, erabilgarritasuna, parte-hartzea
  • Diseinuen kalitatea
Emaileak: 
Ainara Artetxe Aranaz
Irene López Goñi
Hartzaile mota: 
Lehen Hezkuntzako irakasleak eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli