HAUR HEZKUNTZAN HAURRAREN GARAPENARI BURUZKO HAUSNARKETA (HH-ko erreferenteentzat)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2017, Iraila 28-Asteartea, 2017, Urria 17
Iraupena: 
12 ordu
Saioak: 
2017/10/06 (Ostirala) 09:30-12:30
2017/10/27 (Ostirala) 09:30-12:30
2017/11/03 (Ostirala) 09:30-12:30
2017/11/24 (Ostirala) 09:30-12:30
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Landako gunea
Helburuak: 

Haurraren garapenaren inguruko ezagutzak jaso eta hausnarketa elkarbanatzea.

Edukiak: 

Haurraren (gizakiaren) garapenean faktore askok eragiten dute: genetikoak, biologikoak, ingurunea (elikadura, klima, kutsadura, kultura…) eta beste gizakiekin izandako harremanak.

Azkeneko garai honetan neurozientziak prozesu neurologikoen konplexutasuna eta interrelazioa azaltzen ari dira.

Haurraren garapenean eragiten duten faktoreen konplexutasuna eta interrelazioa kontuan hartu beharko genituzke, erabateko azterketa linealak baztertuz.

Kontuan hartuz beste faktoreak, nik zentratuko dut nire proposamena elkar-harremanetan. Eta hauen artean helduarekin izandako harremanen oinarrizko garrantzia.

Haurraren egiteko eta eragiteko gaitasunaren ibilbideak. Haurraren iniziatiba. Haurrarengan kuriositatea, balore etiko eta sozialen garapena. Guztiahaldun-tasuna, errepresioa eta frustrazioa: aukerak eta mugak; heldutasuna: autonomia eta ardura.

  • Lehenengo saioan haurraren bizitzaren 1. urteari ekingo genioke, gizakiaren garapenaren oinarriak eraikitzen baitira garai honetan.
  • Hurrengo hiru saioetan, oinarri horretatik abiatuz 6 urteetarako bidea egingo dugu.
Metodologia: 

Hizlariak bere azalpenak egingo ditu eta parte hartzaileekin elkarrizketa dinamika erabiliko da oinarritzat. Lanketa talde txikietan egingo da.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Jendearen partaidetza.

Ekarritako gaien asebetetzea

Emaileak: 
Alvaro Beñaran Aranzabal
Hartzaile mota: 
Haur Hezkuntzako ikastoletako erreferenteak
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
80
Ikastaro zerrendara itzuli