HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA LORTZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2017, Abendua 13-tik Asteartea, 2018, Urtarrila 2-ra
Saioak: 
2018/01/24 (Asteazkena) 09:30-tik 12:30-ra
2018/04/11 (Asteazkena) 09:30-tik 12:30-ra
Iraupena: 
6 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Heldutasun Teknologikoaren ziurtagiria eskuratu nahi duten ikastolei aholkularitza eskaini.

Edukiak: 

Ziurtagiria eskuratzeko beharrezko diren adierazleen irakurketa partekatu bat egingo da ikastolarekin batera. Diagnostikoa eginda, ikastola horrek ziurtagiria lortzeko behar duen ekintza plana diseinatu eta inplementatzeko aholkularitza eskainiko da. 

Metodologia: 

Lehen saioa aurrez aurrekoa izango da. Bertan, aholkularitzaren inguruko xehetasunak azalduko dira (epeak, antolaketa, egitekoak…) era berean, ikastola bakoitzaren egoera ezagutu eta bere erronkak zeintzuk diren zuzenean jasotzeko baliatuko da saioa.

Hortik aurrera, ikastola bakoitzaren beharrei egokitutako aholkularitza eskainiko da, ikastolan bertan.

Prozesuaren amaieran, bigarren aurrez aurreko saio baten bidez egindako lanaren balorazioa egingo da, hurrengo urterako hobekuntzak ezartzeko.

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Jendearen partaidetza eta ekarritako gaien asebetetzea.

Emaileak: 
Iulen Asurmendi Etxarte
Oihan Odriozola Aranburu
Hartzaile mota: 
Ikastoletako webgune kudeatzaileak
Ikastaro zerrendara itzuli