MUSIKA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 25-tik Ostirala, 2018, Iraila 14-ra
Saioak: 
2018/09/12 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2018/11/08 (Osteguna) 09:00-tik 13:00-ra
2019/02/08 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2019/05/07 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
16 ordu
Oharrak: 

Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan, musika irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da.

 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Musika arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
  • DBH 2. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala  bukatzea, horretarako unitateen konpetentzia,  egitura,  egoera eta ebaluazio irizpideak zehaztuaz.
  • Musika jarduera osagarriak zein euskarrien elkartrukea egin ikastolen artean.
  • Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
Edukiak: 
  • EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
  • Ikastola bakoitzean DBH1. zikloan  lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
Ane Muñoa Amas
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota: 
DBH1. zikloko musika irakasleak
Hartzaile kopuru minimoa: 
8
Hartzaile kopuru maximoa: 
25
Ikastaro zerrendara itzuli