KUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA:PRAKTIKA ONEN TRUKAKETA (EFQM)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Maiatza 28-tik Osteguna, 2018, Azaroa 1-ra
Iraupena: 
12 ordu
Saioak: 
2018/11/07 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2019/02/27 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2019/05/08 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Ibaizabal
Helburuak: 
  • Ikastoletako praktika onak partekatzea.
  • Kudeaketa sistema desberdinak ezagutzea eta honetan lanean dabiltzan ahalik eta Ikastola gehien koordinazio gunea izatea.
  • Ikastoletan identifikatuta dauden egokitzapenetarako edota erronketarako sistematizazio bideak eztabaidatu.
  • Ikastolek kudeaketarako erabiltzen duten sistematizazioa eta erremintak ezagutzea.
  • Kalitate ereduetan lanean dabiltzan beste erakundeekin (Euskalit, Erkide…) elkarlana bultzatzea.
Edukiak: 
  • Kudeaketa aurreratuen eredu desberdinak.
  • Ikastoletan kudeaketa sistematikorako erabiltzen diren erremintak (prozesuak, prozedurak, denboraren kudeaketa, 5S digital, ikas-irakaskuntza prozesuen definizioak, neurketak, adierazlen jarraipena...).
  • Ikastolen kudeaketarako adierazle klabeak: AAK-ak (Arrakastarako Adierazle Klabeak).
Metodologia: 

Saio presentzialak:

  • Ikastolen praktika onen aurkezpenak.
  • Aukeratutako gaiaren aurkezpen laburra.
  • Talde txikietan gaiaren hausnarketa eta kasuan kasu talde ariketak.
  • Talde handian hausnarketaren partekatzea.

Moodle plataformaren bidezko jarraipena:

  • Saioen hausnarketen bilketa.
  • Material guztien bilketa.
  • Kudeaketa sistemen inguruan sor daitezkeen informazio eta eztabaiden gunea.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikasturte hasieran, abiapuntua eta nahiak aurre-ebaluatzeko galdetegi bat pasatuko da, gaiak proposatzeko aukerarekin.

             Ikasturte bukaeran ikastola parte-hartzaileei inkesta pasatuko zaie

Emaileak: 
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota: 
Erabateko kalitatearen kudeaketa sistema martxan duten edota martxan jarri nahi duten ikastolek.
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
30
Ikastaro zerrendara itzuli