TEKNOLOGIA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 2. MAILA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2018, Uztaila 3-tik Astelehena, 2018, Iraila 17-ra
Saioak: 
2018/09/06 (Osteguna) 09:30-tik 12:30-ra
2018/10/04 (Osteguna) 15:00-tik 17:00-ra
2018/11/08 (Osteguna) 15:00-tik 17:00-ra
2018/12/13 (Osteguna) 15:00-tik 17:00-ra
2019/01/31 (Osteguna) 15:00-tik 17:00-ra
2019/02/21 (Osteguna) 15:00-tik 17:00-ra
2019/04/04 (Osteguna) 15:00-tik 17:00-ra
Iraupena: 
15 ordu
Oharrak: 

Lehen saioa, Irailaren 6koa, soilik DBH3n Elkarmaker unitatearen prestakuntza eta  gelaratzea egingo duten ikastoletako irakasleentzako da. Esperientzia hau dagoeneko onartuak dauden ikastoletan bakarrik egingo da aurten.

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Teknologia arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu, irakasleen arteko lanketa abiapuntu.
  • DBH 2. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala  prestatu, horretarako unitateen konpetentzia,  egitura,  egoera eta ebaluazio irizpideak zehaztuaz.
  • DBH2ko unitateak egin eta era digitalean prestatzea, urtean zehar gelan erabili ahal izateko.
  • DBH3n lehen hiruhilekoan Elkarmaker proiektua pilotatzea, horrela onartuta duten ikastoletan.
  • Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
Edukiak: 
  • EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
  • Ikastola bakoitzean DBH1. zikloan  lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Metodologia: 

Eki proiektuaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea

Emaileak: 
IÑAKI ZARAUZ LEOZ
Xabier Garcia Izagirre
Hartzaile mota: 
DBH1. zikloko teknologia irakasleak eta onartuta dauden dbh3ko ikastola pilotoetako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli