XTEND PLATAFORMA: OINARRIZKO EZAGUTZA ETA ERABILPENA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 25-tik Igandea, 2018, Iraila 2-ra
Iraupena: 
7 ordu
Saioak: 
2018/09/06 (Osteguna) 09:30-tik 13:00-ra
2018/10/10 (Asteazkena) 09:30-tik 13:00-ra
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Xtend plataformaren aukera orokorrak ezagutu eta irakaslearentzat beharrezkoak diren egitekoak azladu. Horrekin batera, EKIrako proposatu den ebaluazio ereduaren inguruko hobekuntzak Xtend plataforman nola gauza daitezkeen azalduko da bigarren saioan.

Irakasleek dituzten zalantzak argitzea

Edukiak: 

Xtend ingurunea

·  Xtend inguruneko atal eta horien aukerak

·  Ikasgela eta irakaslearen tailerra

·  Hizkuntza eta rolak nola aldatu

·  Jardueren moldaketa Ikasgunetik Xtend-era

·  Ikasmaterialen inportazio partzialak

·  Ikastaroak nola partekatu

 

· Ebaluazio hezigarria Xtend-en

·  Zereginak nola itxi eta egutegiaren kudeaketarako aukerak

·  Drive fitxategiak igo eta jarduera horiek zuzentzeko aukerak

·  Feedback aukerak jarduera tipologia desberdinetan

·  Jardueren kalifikazio aukerak eta horien moldaketa: kalifikazio eskala, errubrikak, …

·  Noten konfiguratzailea: Xtend eta Alexiara nola esportatu

·  Ikasleen jarraipena egiteko aukerak

·  Zalantzen argitzea

Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Manex Etxabe
Hartzaile mota: 
Xtend plataforman arituko diren ikastoletako irakasleei zuzendua dago. Xtend plataformaren oinarrizko ezagutza bermatu nahi da prestakuntza mintegi honen bitartez
Hartzaile kopuru minimoa: 
8
Hartzaile kopuru maximoa: 
50
Ikastaro zerrendara itzuli