LH LEHEN ZIKLOKO ERREFERENTEENTZAKO SAIOAK. ALVARO BEÑARAN

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Urria 22-tik Osteguna, 2018, Azaroa 1-ra
Saioak: 
2018/11/05 (Astelehena) 09:30-tik 12:30-ra
2018/11/12 (Astelehena) 09:30-tik 12:30-ra
Iraupena: 
6 ordu
Oharrak: 

KONTUZ!!!  LEKU ALDAKETA EGON DA. LANDAKO GUNEAn (DURANGO) IZANGO DIRA SAIO BIAK

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Landako gunea
Helburuak: 

Lehen Hezkuntzako haurraren garapen-prozesuaren ezaugarririk esanguratsuenak ezagutzera ematea eta garapen-prozesu horretan helduak duen garrantziaz jabetzea.

 

 

Edukiak: 

1. SAIOA (AZAROAK 5)

  • Sarrera: hezkuntzaren inguruko hausnarketa orokor bat (testuingurua, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako jauzia).

  • Lehen Hezkuntzako haurraren garapen-prozesuaren zenbait ezaugarri esanguratsu: pentsamenduaren garapena; sozializazioaren garapena (taldea eta harreman motak); helduaren garrantzia; arauen garrantzia; jolasa eta lana; hitza eta komunikazioaren garrantzia; norberaren irudia.

  • Ahalguztiduntasunaren dinamika eta gaitasunen dinamika (frustrazioa).

  • Nola datoz Haur Hezkuntzatik? Zer dakarte eraikita? Abiapuntua kontuan hartu.

  • Zailtasunak eta inguruaren egokitzapena.

 

2. SAIOA (AZAROAK 12)

  • Ispilu funtzioa, beti ere, haurrari laguntzeko (Zer egin? Haurra onartu, kontuan hartu, entzun, ulertu, erantzun, egokitu, eutsi, kuestionatu, kontenitu…Nola egin? Gure hitzaren, jarreraren, begiradaren, tonuaren… bidez).

  • Prozesuen garrantzia eta haurren egoerak horretan: iraunkortasuna, egonkortasuna, ahalegintzearen garrantzia…

  • Pentsamendu zehatzaren eragina lan proposamenetan.

  • Etxea eta ikastola: etxeko lanak?

  • Ikastola etxean; etxea ikastolan… Haurraren bueltan dabiltzanen arteko  koherentzia eta komunikazioa: esaten diogun hori ekintza praktikoetan ikustearen garrantzia.

  • Ondorioak

Metodologia: 

 

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Partaideen asebetetzea, aurkeztutako gaiekiko

 

Emaileak: 
Alvaro Beñaran Aranzabal
Amaia Artolazabal Amilleta
Belen Baztarrika Juanes
Itziar Lopez de Sosoaga Caño
Hartzaile mota: 
LH 1 eta 2. mailetako ikastoletako erreferenteak
Ikastaro zerrendara itzuli