EKI LH6- BLINK (ikasleak ere digitalean ari direnentzat)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Osteguna, 2018, Ekaina 28-tik Astelehena, 2018, Iraila 3-ra
Iraupena: 
4 ordu
Saioak: 
2018/09/04 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

EKI LH proiektuko Blink plataformaren azalpena eta erabilera praktikoa egitea. Ikasleen jarraipena egiteko eta unitateen ediziorako aukerak ezagutzea.

 

Edukiak: 
  • Blink plataformaren aurkezpena
  • Jarduera mota desberdinak (galdetegiak, Drive txantiloiak…)
  • Ikasleen jarraipena
  • Unitateen ediziorako eta moldaketarako aukerak
  • Beste hainbat aukera
  • Praktika erreala ordenagailuetan
Metodologia: 

Arloko jardueretan erabiltzen diren IKT aplikazioen lanketa egingo da, azalpena eta praktika konbinatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko duelarik. Bestalde, eta mintegiaren helburua IKT jarduerak gelara eramateko irakasleak gaitzea dela kontuan izanik, prestakuntza saio hauetan, arloko IKT jarduerak ezagutu eta praktikan jarriko dira.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.

 

Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Hartzaile mota: 
EKI proiektuan ikasleekin Blink-en arituko diren irakasleak (LH6).
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
32
Ikastaro zerrendara itzuli