DBH-ko EBALUAZIOA: MARKO BERRIAREN AURKEZPENA. DURANGO
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Asteartea, 2018, Azaroa 6-tik Ostirala, 2018, Azaroa 23-ra
Iraupena:
9 ordu
Oharrak:
Izen-emate kopuruaren arabera, ikastola bakoitzeko partaidetza mugatu daiteke.
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
Ibaizabal
Helburuak:
- EKI-DBHko ebaluazioaren marko berria azaltzea gelan aplikatzen has daitezen.
- Alexiaren erabilerari buruzko lehen urratsak ezagutzea eta ikastola barruan erabiltzen hastea
- Ebaluatzeko zer tresna eta irizpide dauden ezagutzea eta emaitzak nola komunikatu ulertzea.
Edukiak:
- EKI proiektuaren ebaluazio berria
- Ezagutzen eta Konpetentziaren garapenaren ebaluaziorako erreferente eta ebaluazio irizpideak
- Ebaluatzeko tresnak, alderdi pedagogiko zein teknikotik,
- Ebaluazioaren inguruko praktika egokiak eta desegokiak
- Ebaluazioaren ikuspegi egiaztatzailea eta hezigarria. Adibideak
- Ebaluazioaren komunikazioa buletinean
Metodologia:
Mintegiak alderdi teoriko eta praktikoak izango ditu.
- Ebaluazioaren markoa , ebaluazioaren ikuspegiak eta tresnak jarduera ezberdinen bidez landuko dira
- Irakasleen praktika on eta hobetzekoei buruzko hausnarketa egingo da bakarka nahiz talde txikitan.
- Gai honi buruzko galderak, kezkak eta zalantzak jaso eta argituko dira .
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Saioan bertan proposatutako jarduerak egitea.
Saioan parte hartze aktiboa izatea.
Emaileak:
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Maider Ortega Estankona
Maider Ortega Estankona
Hartzaile mota:
Ebaluazioaren marko berria bere arloan aplikatzen hasi nahi duten DBHko irakasleak