READY FOR A STORY

Ikastaro zerrendara itzuli

 

Izen emate data: 
Ostirala, 2019, Ekaina 21-tik Astelehena, 2019, Iraila 9-ra
Saioak: 
2019/09/12 (Osteguna) 09:30-tik 14:30-ra
2019/09/13 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2019/10/18 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2019/11/22 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2020/01/24 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2020/03/13 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2020/05/08 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
Iraupena: 
35 ordu
Oharrak: 

Iraileko saioak Urretxu-Zumarraga ikastolan. Beste guztiak zehazteke.

Urriaren 18ko saioa Urretxu-Zumarraga ikastolan izango da.

Azaroaren 22ko saioa Axular lizeoan izango da.

Urtarrilaren 24ko saioa Aita Larramendi ikastolan izango da (Josep M. Artigal etorriko da) 

Martxoaren 13ko sioa Kirikiño ikastolan izango da.

Maiatzaren 8ko saioa Urretxu-Zumarraga ikastolan izango da. 

 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Helburuak: 
  • “READY FOR A STORY” ikasmaterialen ardatz teorikoak eta metodologikoak azaltzea.
  • Ikasmaterial horien erabilera egokirako orientabideak eta bitartekoak eskaintzea.
  • Praktikaren gaineko hausnarketa eragitea eta hobekuntzarako ildoak identifikatzea.
  • Proiektuan hasi berriak diren irakasleei banakako aholkularitza eskaintzea.
  • Ikasmaterialaren hobekuntza bideratzea.
Edukiak: 
  • Eleaniztasunaren oinarri psikopedagogikoak.
  • Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologia.
  • Ipuinen talde-narrazioa/antzezpena: hizkuntza berriaren lehen erabilera esanguratsua.
  • Taldeko ekintza, hizkuntza berriaren lehen esparru esanguratsu gisa.
  • Dramatizazioaren eta komunikazioaren teknikak.
  • Gelako komunikazioaren garapena eta eguneroko hizkuntza (errutinak).
  • Jarduera osagarriak.
  • Norberaren arazoak batera jartzea eta hauekiko orientabideak.
Metodologia: 

Fase intentsiboa irailaren hasieran egingo da eta ondoren saio presentzialak egingo dira:

  • Jarduera praktikoak
  • Saio praktikoak ikasleekin
  • Hausnarketa

Saioen artean aholkularitza eskainiko da. 

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 
  • Saioetara asistentzia.
  • Saioetan parte hartze aktiboa izatea. 
Emaileak: 
Susana de los Mozos de Miguel
Josep Maria Artigal Valls
Diana Lindsay With
Amaia Montes Garate
Hartzaile mota: 
Haur Hezkuntzako ingeles irakasleak.
Ikastaro zerrendara itzuli