MATEMATIKA ESKUETARA LH 1-2-3 OINARRIZKO IKASTAROA (IRAILA)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2019, Ekaina 25-tik Asteartea, 2019, Iraila 10-ra
Saioak: 
2019/09/24 (Asteartea) 09:00-tik 15:00-ra
2019/10/01 (Asteartea) 09:00-tik 15:00-ra
Iraupena: 
12 ordu
Oharrak: 

SAIOAK ARIZMENDI IKASTOLAKO FERIXALEKUA GUNEAN EGINGO DIRA, ARRASATE

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Arizmendi
Helburuak: 

Hezkuntzaren munduan aldaketa sakonen garaian gaudela onartuta, saio hauetan fokua jarriko diogu diogu matematikaren irakaskuntzari.

Urteetan testu liburuetan oinarrituta funtzionatu izan dugu eta horrek garapena arrotza, hotza, iluna eta mekanizista egitera eraman gaitu. Horri buelta eman nahi diogu eta berezkoak dauzkan eta atera nahi dizkiogu.
Lehen hezkuntzako eduki eta gaitasun matematikoak aztertzen jardun ondoren, kontzeptuetara senetik eta esperientziatik hurbiltzeko teknikak, moduak, jolasak eta baliabide materialak badaudela ikasi dugu. Horiek ezagutzea eta praktikatzea da hain zuzen ere ikastaro honen helburua. Gai honen inguruko interesa dutenek lehenengo bustitze zabal eta sakona hartzeko aukera daukate.

Edukiak: 
  • “Matematika eskuetara” ildoaren ideia orokorraren azalpena.
  • Eduki-blokeak hartuta (geometria, zenbakikuntza, neurria, logika eta egoeren ebazpena) hauek modu manipulatiboan lantzeko ildo orokorren azalpena.         
  •           Bizipenetatik,esperimentaziotik eta ikerketa matematikotik jarduteko aukerak
  •           Baliabide manipulatiboen erabilera.
  •          Jolasen aukerak.
Metodologia: 

Aurpezken teorikoak eta saio praktikoak tartekatuz arituko gara:

  1. Material manipulatiboak bertan izango ditugu eta erabiliko ditugu.
  2. Jolasak eta proposamenak bertan gauzatuko ditugu.

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Formazioak baloratzeko ohiko esku-orria

Emaileak: 
Leire Arana Ruiz de Egino
Aritz Larreta Bereziartua
Hartzaile mota: 
Ikastoletako LH 1, 2 eta 3. mailetako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli