GORPUTZ HEZKUNTZA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN. DBH 2. MAILA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2019, Uztaila 2-tik Ostirala, 2019, Iraila 27-ra
Saioak: 
2019/09/30 (Astelehena) 09:30-tik 12:30-ra
2019/12/10 (Asteartea) 09:30-tik 12:30-ra
2020/03/09 (Astelehena) 09:30-tik 12:30-ra
Iraupena: 
9 ordu
Oharrak: 

Mintegian izen-ematearekin batera Elkargunean izena-ematea aholkatzen da

Lehen saioa eta hirugarrena Ikastolen Etxean egingo dira 

2019 - 12 - 10ean Durangoko Ibaizabalen egingo da saioa 

Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Gorputz Hezkuntza eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
  •  DBH 1-2. mailako unitateen eta ebaluazio konpetentzialean orain arte egindakoaren  aurkeztu eta behar izanez gero egokitzapenak egin.
  • DBH 2. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala  bukatu, horretarako unitateen konpetentzia, egitura,  egoera eta ebaluazio irizpideak zehaztuaz.
  • Arloari dagokion koordinazio orokorra egin
Edukiak: 
  • EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
  • Ikastola bakoitzean lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartu du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
ALMIKE BARRUETA ARREGUI
Harri Beobide Egaña
Hartzaile mota: 
DBH-ko gorputz hezkuntzako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli