IKASKETA KOOPERATIBOA JOHNSON ANAIEN IKUSPEGITIK (Urretxu-Zumarraga)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2019, Ekaina 19-tik Asteazkena, 2019, Urria 16-ra
Saioak: 
2019/10/23 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
2019/12/11 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
2020/01/15 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
2020/03/25 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
2020/06/03 (Asteazkena) 16:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
11.5 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia: 
ZELAI ARIZTI KULTUR ETXEA. ZUMARRAGA
Helburuak: 
  • Ikasketa kooperatiboaren oinarrizko osagaiak ezagutzea.
  • Ikasketa kooperatiboaren taldekatze motak ezagutzea.
  • Ikasketa kooperatibo motak ezagutzea, horietan oinarritutako planifikazioak diseinatzea eta gelan praktikan jartzea.
  • Taldeko lana, kooperazioa, arrakastatsua izan dadin trebetasun sozialak lantzeko estrategiak jorratzea.
  • Ikasketa kooperatiboaren ebaluazioa ezagutzea.

 

Edukiak: 

 

  • Ikasketa kooperatiboaren oinarrizko osagaiak:

Ikasketa kooperatiboaren oinarrizko osagaiak: elkarmenpekotasun positiboa, norberaren erantzukizuna, aurrez aurreko elkarreragina, gaitasun sozialak edo kooperatiboak eta taldearen prozesamendua (tratamendua, lanketa)

  • Ikasketa kooperatiboaren taldekatze motak:

Taldekatze motak: heterogeneoak eta homogeneoak. Aditu taldeak azaldu. Taldeak egiteko erak (irakasleak egin, ausaz, beraiek aukeratzea). Garrantzitsua da, jarduerak duen helburua argi izatea taldekatzeak egiteko orduan.

  • Ikasketa kooperatibo motak:

Oinarrizko taldeak, aprendizaia kooperatibo informala eta aprendizaia kooperatibo formala.

  • Taldeko lana, kooperazioa, arrakastatsua izan dadin trebetasun sozialak lantzeko estrategiak.
  • Ikasketa kooperatiboaren ebaluazioa.

 

Metodologia: 
  • Alderdi teorikoa lantzeko prestatzaileen aurkezpenak eta mintegiko parte hartzaileen lan aktiboa tartekatuko dira.
  • Era kooperatiboan lan egingo dugu, taldean ekarpenak egin eta gure esperientziak partekatuz.
  • Mintegian jasotakoa garatzeko, lan pertsonala proposatuko da: planifikatu eta gelan esperimentatu.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 
  • Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
  • Saioetan parte-hartze aktiboa.
  • Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Emaileak: 
Amaia Montes Garate
Zigor Ibarzabal Bastarrika
Hartzaile mota: 
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako hezitzaileak.
Ikastaro zerrendara itzuli