MUSIKA ARLOA LH-EKIra HURBILTZEN

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2019, Uztaila 5-tik Asteazkena, 2019, Iraila 18-ra
Saioak: 
2019/09/25 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2019/12/05 (Osteguna) 09:00-tik 13:00-ra
2020/03/03 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
2020/05/13 (Asteazkena) 12:00-tik 13:30-ra
Iraupena: 
13.5 ordu
Oharrak: 

Azken saioa on line izango da 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

LHko Musika arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen hasi (irakasleen arteko lanketa abiapuntu).

LH 6. mailako 3 unitateen proposamen LH-EKI 6. mailako proposamenera hurbilduz. Unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideen lehenengo hurbilketa.

Musika jarduera osagarriak zein euskarrien elkartrukea egin ikastolen artean. Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.

Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu Ikastola bakoitzean LH 6. mailan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.

Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak.

Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
XABIER ZUBELDIA UGARTEMENDIA
Ane Muñoa Amas
Hartzaile mota: 
LH-ko Musika irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli