BATXILERGOKO ERRONKEN EGITURA ETA EBALUAZIOA. BERTSIO BERRITUA. DURANGO

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2019, Uztaila 1-tik Asteartea, 2019, Iraila 17-ra
Saioak: 
2019/09/17 (Asteartea) 15:00-tik 17:30-ra
2019/11/28 (Osteguna) 15:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
5 ordu
Oharrak: 

Mintegian izen-ematearekin batera Batxilergoko Elkargunean izena ematea aholkatzen da.

Lan-mintegiaren kokapena eta data behin-behinekoa da eta kopuruen arabera zehaztuko da.

Erronka berriak sortzeko mintegi honen osagarri den honakoa antolatu da: Batxilergoko erronkak sortzeko lan mintegia.

Ikastaroaren formatua

Lan mintegia 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Ibaizabal
Helburuak: 
  • Batxilergoko erronkak sortzeko beharrezko diren urratsak eta txantiloi eguneratuak  zehaztasunak aztertzea
  • Erronkak gelaratzeko metodologia, tresnak, estrategia didaktiko eta egitura kooperatiboak ezagutzea
  • Erronken ebaluaziorako orientabideak eta tresnak jasotzea

 

Edukiak: 
  • Erronken egitura eta urratsak
  • Erronken lanketarako baliabide eta txantiloien bertsio berrituak: Canvasa, Ikaslearen txostena, Taldearen koadernoa, Gogoeta kaiera, Irakaslearen gida.
  • Metodologia.Erronkak gelaratzeko orientabideak
  • Ikaskuntza kooperatiboa
  • Antolatzaile grafiko, pentsamendu errutinak, metodologia ezberdinak
  • Ebaluazioa: tresnak, irizpideak.  
Metodologia: 

Lehen saioan erronka sortzeko beharrezko diren urratsak eta txantiloiak estrategia eta metodologia ezberdinak erabiliz aztertzea  eta erronkak sortzeko ideien zaparrada egitea.

Bigarren saioan ebaluazioa bideratzeko proposamen ezberdinak aztertzea eta ezagutzea. 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa.

Emaileak: 
Mikel Errazkin Agirrezabala
Erramun Martiarena Sarasola
Hartzaile mota: 
Erronken sorkuntzarako orientabideak eta iradokizunak jaso nahi dituzten batxilergoko irakasleak.
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
60
Ikastaro zerrendara itzuli