PLASTIKA ARLOA LH-EKIra HURBILTZEN

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2020, Uztaila 9-tik Astelehena, 2020, Iraila 7-ra
Saioak: 
2020/09/08 (Asteartea) 09:00-tik 12:30-ra
2020/11/17 (Asteartea) 09:00-tik 12:30-ra
2021/02/23 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
2021/05/04 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
15 ordu
Oharrak: 

Azaroko saioa ONLINE 

Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

LHko Plastika arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen hasi (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
LH 4-5-6 abiapuntu bezala izango dugu lehenengo mintegian . 3 urtetako ibilbidea azalduz Arlo honek duen garrantziaz eta Arte hezkuntzaren konpetentzian oinarrituko gara.Hurrengo mintegietan eta musika arloarekin bat eginez, 5. eta 6.mailako irakasleak deituak izango dira. LH 5 eta 6. mailetarako sorturiko unitateak azaldu, geletan inplementatu eta hobekuntzak proposatu izango da mintegi honen helburua. EKILH 5eko eta 6eko disziplinarteko proposamenera hurbilduz. Unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideen lehenengo hurbilketa.
Plastika jarduera osagarriak zein euskarrien elkartrukea egin ikastolen artean.
Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.

Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean LH 6 eta 5. mailan lantzen diren eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6 eta 5eko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.

 

 

Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
Maitane Unanue Alday
Belen Baztarrika Juanes
Hartzaile mota: 
EKI LHko Plastika irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli