LH PLASTIKAZKO, IKUSIZKO ETA IKUS-ENTZUNEZKO HEZKUNTZA MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2023, Uztaila 6-tik Osteguna, 2023, Iraila 14-ra
Saioak: 
2023/09/15 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2023/11/17 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2024/02/23 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2024/05/10 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
16 ordu
Oharrak: 

Saioak:

1. saioa Ikastolen Etxean 

2. saioa Kurutziaga ikastolan 

3. saioa Ikastolen Etxean

4. saioa Kurutziaga ikastolan

 

 

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Helburuak: 

LHko Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko hezkuntza arloa eredu konpetentzialean lantzeko proiektu-proposamenean, hobekuntza urratsak ematen jarraitu: LH 4, 5 eta 6rako unitate proposamenen eguneratzeak, ebaluazio markoa, baliabideak; unitateak gelaratzean, begirada holistikoa, presentzia, begirada sistemikoa ikasgelan (Pedagogia Sistemikoa)... * LH5erako proposamena garatzeko, oinarrietan fokatuz (sustraiak, aniztasuna, inklusioa).
Arloa lantzeko proposatutako unitateen markoaren garapena, eta arloari dagokion koordinazio orokorra egitea izango dira helburuak, mintegikideen arteko partehartzearekin; arloak Arte hezkuntzaren konpetentzian zein ikaskuntza holistikoan duen garrantzian, ekarpenean, oinarrituz eta aldi berean, EKI-LHko disziplinarteko proposamenera hurbilduz.

Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu. Ikastola bakoitzean LH 6., LH 5. eta LH 4. mailan lantzen diren eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6, 5 eta 4ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.
Landuko diren gaiak, hauek izango dira:
LH4-5-6rako arloaren unitate proposamenak eta hauen markoa.
Begirada holistikoa gelan, proiektuaren garapenean.
* 3. mintegi saioan: Zubiak: Eki-LH, Eki-DBH, arloaren zein ikaslearen ibilbidea, osotasunean begiratuz, arloaren koherentzia eta jarraitasuna etapen artean. LH-DBH arteko koordinazioa eta jarraitasuna. Eki-DBH arloaren errealitatea gaur egun: paradigma berrira egokitzen (lege berria, HTI…); irakasleen beharrak; proiektua bermatzeko?

Metodologia: 

Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Asebetetze galdetegia.

 

Emaileak: 
Maitane Unanue Alday
Aitziber Ayesta Aldanondo
Hartzaile mota: 
LHko Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko hezkuntza arloaren irakasleak * 3. mintegi saioan, LH zein DBHko Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko hezkuntza arloaren irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli