IKUSI, MAKUSI, ZER IKUSI? 0-6 ETA JOLASA II: IKASTOLAN ZIRKULAZIO AUTONOMOA GARATZEN

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2023, Urria 6-tik Osteguna, 2023, Urria 19-ra
Saioak: 
2023/10/19 (Osteguna) 09:30-tik 13:45-ra
2023/12/14 (Osteguna) 09:30-tik 13:45-ra
Iraupena: 
8.5 ordu
Oharrak: 

Bi saio hauetaz gain, hirugarren saio bat ere izango da azaroan zehar. Saio honen dinamika desberdina izango da eta zonaldeka antolatuko gara;  azaroak 16 edo 23an izango duzue mintegi hau. Ikastola bakoitzari egun eta toki bat egokituko zaio.

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
IORTIA KULTUR GUNEA - ALTSASU
Helburuak: 

- 22-23 ikasturtean eta prestakuntza orokorreko bi saioetan egindako bidea kontuan hartuz, bakoitzak bere ikastolako zirkulazio autonomo momentuan begirada jarri, honen bueltan hausnartu eta garapen bide bat egitea.

- Zirkulazio autonomo momentua ebaluatzeko esanguratsua eta erabilterraza izango den tresna bat diseinatzea eta esperimentatzea.

- Ikastoletan lanketa pedagogikorako tarteak aurreikusi eta garatzea lan-taldean jardunez.

- Norbere hezitzaile izatean arreta jarri eta arakatzen hastea, begirada eta entzuteko gaitasunaren bueltan hausnartuz. 

- Beste ikastola batzuekin kolaborantzan errealitate desberdinak ezagutu, ekarpenak egin eta bakoitzak bere elikatzea.

Edukiak: 

- hIZAN proiektua eta zirkulazio autonomo momentua

- 0-6 bitarteko haurren jolasa

- Hezitzaileon oinarrizko jarrerak

- Ebaluazio hezigarria

 

Metodologia: 

Mintegi praktikoak izango dira. Prestakuntza orokorrean eta aurreko ikasturtetako mintegietan landutako teoriaz baliatuko gara, errealitatearekin lotura egin eta egunerokorako baligarriak izango diren produktuak kolaborazioan sortzeko.  Partaideen arteko elkarlana eta parte hartze aktiboa klabeak izango dira.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Asistentzia eta partaideen asebetetzea

Emaileak: 
Amaia Ayerra Munduate
Beñat Azurmendi Aguirre
Ane Urroz Miguel
Agurtzane Mujika Mendizabal
Hartzaile mota: 
Haur Hezkuntzako hezitzaileak 0-6
Ikastaro zerrendara itzuli