IRAKASLE KOADERNOAN SAKONTZEN DBH 1-3

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2024, Urtarrila 29-tik Astelehena, 2024, Otsaila 5-ra
Saioak: 
2024/02/06 (Asteartea) 15:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
2.5 ordu
Oharrak: 
  • Saioa hobe antolatzeko, irakasle koadernoaren erabileran dituzuen zalantzak aurrez bidaltzea eskertuko da.
  • Bakoitzak bere dispositiboa ekarriko du saiora.
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Alexia irakasle koadernoan EKI ebaluazio berria inplementatzean izandako zalantzak eta galderak erantzutea.

Alexia irakasle koadernoaren erabileran sakontzea.
 

Edukiak: 

- Irakasle koadernoan ebaluazio marko berriaren ezaugarriak
- Irakasle koadernoa eta ebaluazio hezitzailearen arteko lotura
- Irakasle koadernoaren aukera berriak: kalifikazioen blokeoa, funtzio berriak formuletan,…
- Irakasle koadernoa eta Saiokaren arteko sinkronizazioa

Metodologia: 

Irakasle koadernoarekin. aurrez aurreko azalpenak egingo dira, bereziki aurrez bidalitako zalantza orokorrak argitzeko asmoz.  Honez gain, zuzeneko praktika egingo da ikastola bakoitzak duen Alexia eta irakasle koadernoarekin, EKI ebaluazio marko berriaren ereduaren baitan.
Saioaren ondoren irakasle bakoitzak bere irakasle koadernoa kudeatzeko jarraipen zuzena izango du, beharrezko laguntza eskainiz
Bakoitzak bere dispositiboa ekarriko du saiora.

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Mintegira asistentzia eta parte-hartze aktiboa
Asebetetze galdetegia

Emaileak: 
Harri Beobide Egaña
Josune Gereka Iruretagoiena
Maite Gomez Lete
Amaia Trigueros Fuentes
Hartzaile mota: 
DBH1 eta DBH3n Alexiaren irakasle koadernoa erabili duten ikastola bakoitzeko ebaluazio arduraduna eta IKT dinamizatzailearen izen-ematea lehenetsiko da
Ikastaro zerrendara itzuli