INKLUSIOA. ESKU HARTZEKO BALIABIDEAK 2

Ikastaro zerrendara itzuli

 

Izen emate data: 
Astelehena, 2024, Martxoa 4-tik Asteazkena, 2024, Martxoa 13-ra
Hasiera - bukaera data: 
Ostirala, 2024, Martxoa 15-tik Ostirala, 2024, Maiatza 31-ra
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

- Inklusioaren aldeko arrazoiak ezagutzea
- Aniztasunari erantzuteko oztopoez kontzientzia hartzea
- IDU printzipioetan oinarrituz, esku-hartze inklusiboagoa lortzeko baliabideen erabileran ahalduntzea

Edukiak: 

Edukiak: 6 modulutan banatuta egongo dira.
- Inklusioari buruzko marko orokorra, eta aniztasunean eragiten duten oztopoak
- IDU erreferentzia markoa eta aniztasunari erantzuteko ikuspegiaren baliagarritasuna
- IDU printzipioen jarraibideetan sakondu,
- Esku hartze inklusiborako estrategiak: irakurketa erraza, glosarioa, funtzio exekutiboetarako estrategiak, maila anitzetarako eskaintza, autoregulaziorako tresnak, baliabide teknologiko anitzak.

Metodologia: 

Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa maiatzaren 31 arte osa daiteke nahi den erritmoan. 
Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea

Emaileak: 
Bego Gordillo Marquez
Petro Vera Aguado
Leire Burdain Mestraitua
Hartzaile mota: 
Hezkuntza esku hartze inklusiboagorako tresnak eskuratu nahi dituen irakasle, orientatzaile, PT orori zuzendua dago.
Ikastaro zerrendara itzuli