EKI digitala hedatzeko prest

EKI digitalaren aurkezpena

 

Astelehenean aurkeztu zuten hedabideen aurrean EKI digitala, EKI proiektuaren bertsio guztiz digitala dena. Datorren ikasturtetik aurrera, beraz, bi modutara gelaratuko da Euskal Curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako ikasmaterial berri eta berritzailea: duela bi ikasturte abiatutako EKI (papera eta digitala konbinatzen dituena) eta EKI digitala (guztiz digitala dena). Ikastola asko interesatu dira EKI digitalaz eta datorren ikasturtean euren ikasgeletan hedatuko dute, alor guztietan edo konbinatuta (alor batzuk orain arteko euskarri konbinatuan, eta beste batzuk guztiz digitalean).

Asteleheneko prentsaurrekoan, Ikaselkarreko arduradun Mikel Arrizabalaga eta Dani Maizak, eta Elgoibar ikastolako zuzendari Jabier Larrañagak eta Oiartzungo Haurtzaroko irakasle Josu Arotzenak xehatu zituzten EKI proiektuaren eta EKI digitalaren ezaugarriak.

EKI proiektuaz eta EKI digitalaz mintzo da, bideo honetan, Ikaselkarreko arduradun Mikel Arrizabalaga.

Nola lan egiten da EKI digitalarekin?

Azken bi ikasturteetan modu esperimentalean probatu dute EKI digitala Arizmendi, Elgoibar, RM Azkue, Haurtzaro eta San Fermin ikastoletan. Baina nola lan egiten da ikasgelan EKI digitalarekin? Hemen duzue Elgoibar Ikastolan 2013-14 ikasturtean DBH1ean EKI digitalarekin egindako lanaren lagin bat.

Eta hemen duzue Haurtzaro ikastolan EKI digitalarekin bi urteotan egindako esperimentaziotik Josu Arotzenak ateratako ondorioak, asteleheneko prentsaurrekoan azaldu zituenak: