Haur Hezkuntzarako Ikastolen hezkuntza proiektua

Hego Euskal Herriko ikastola guztietako 150 ordezkari inguru bildu dira Donostian, Haur Hezkuntzarako Ikastolen Hezkuntza proiektuaren inguruan EHIk antolatu duen prestakuntza saioan. Beste etapetarako diseinatutako curriculumarekin koherentzian, HH etaparako lantzen ari den markoa aurkeztu da.  Marko hori oinarri hartuta martxan den Dinamizatzaileen Mintegia zertan den ere azaldu da saio honetan. Era berean, aukera egon da hainbat ikastolak -Bergarako Aranzadik, Lekeitioko RM Azkuek eta Azpeitiko Ikasberrik- Haur Hezkuntza etapan martxan dituzten proiektuak ezagutzeko ere. Saioa abiapuntua izan da marko hori martxan jartzeko eta, ondoren, ikastola bakoitzak, dagoen puntutik abiatuta, bere proiektu propioa garatu ahal izateko.