Demasa Astea API 27tik 29ra

DEMASA Astea Bergaran
Aniztasuna ardatz moduan hartuta, hainbat ekimen antolatu ditugu Kilometroak 2016ren antolakuntzan dihardugunok. Ekimen ludiko zein kontzeptualak dira, gure baloreak
sustatzeko helburuz antolatutakoak.

Bergara, eta berarekin batera Aranzadi Ikastola, jende anitzez osatuta dago. Ideia, jatorri, gaitasun edota gustu ezberdinak dituzten norbanakoek osatzen dute. Aniztasun guztihorren baturak ematen dio potentzialitatea Bergarari eta Aranzadi Ikastolari. Horrek egiten gaitu Demasak.

Ekimenei dagokienez, jarraian azalduko dugu programa.

Apirilak 27 (Asteazkena)

  • 19:00: Berbaldia aniztasuna eta inklusibitatea gaien gainean. Aranzadi ikastolako areto nagusia. Parte hartzaileak: Aransgi, Aranzadi ikastola, Aspace, Auzoko, Gureak Tailerrak, Erretiratua, Martxanterak, Udaleko gizarte teknikaria...

Apirilak 28 (Osteguna)

  • 19:00: Demasa kantuan San Martin plazan. Hainbat jatorritako pintxoak eskainiko dituzte pintxopotean ondoko tabernek: Ariznoa, Arrano, Bergara Cafe, Bule, Depor, Dixula, Dragon Oriental, Erreki, Eruan, Etxagi, Eusebio II, Ganbara, Irrintzi, Kortazar, Paulaner, Pol-Pol eta Sirimiri.

Apirilak 29 (Ostirala)

  • 17:00: Kricket erakustaldia eta ikastaroa pakistandar komunitatearen eskutik Seminarioan.
  • 19:00: Koldo Zuazoren hitzaldia Irizar Jauregian. “Euskara zaharra gizarte berrian”.

Apirilak 30 (Larunbata)

UMEENTZAKO EKINTZAK:

  • 18:00: Antzerkia: Urrestillako musikariak. DBH4. mailako ikasleen eskutik. Aranzadi Ikastolako patioan.
  • Ondoren: Munduko dantzen poupourria. DBH 1. mailako ikasleen eskutik.
  • Bitartean, txikitxoek marrazkiak, munduko jolasak...

GAZTEENTZAKO EKINTZAK:

  • 19:30: Trikipoteoa, Aranzadi Ikastolako jolastokitik irtenda.
  • ​22:00: Bertsio gaua Gaztetxean.Talde hauekin: Diablues&Bluecifer, Asea, Kaltz eta Petrol Bombs.

Orain artekoak

Badira 6 hilabete testigua hartu eta Kilometroak 2016 antolatzeko ardura hartu genuela. Azaroan ekin genion aurkezpen ekitaldiarekin, eta ordutik lanean gogor aritu gara.
Kilometroak 2016 arropa eta Gure Zozketako txartelak saltzeko astubururo-astebururo egiten ditugu irteerak Gipuzkoako herrietara. Hainbat ekimen ere antolatu ditugu ordutik, Kilometroak 2016 Txikia eta Erramu Zapatuko festa, esaterako. Biak ala biak, benetan arrakastatsuak.

Lan isilean ere jende pila bat ari da, batzordeetan lanean. Zirkuitua diseinatzen, segurtasun plana aztertzen, alkoholaren kontsumo arduratsua bultzatzeko neurriak hartzen, jai jasangarria izateko proposamenak egiten… Urriaren 2a gero eta gertuago dago, eta beharrezko azpiegitura eta lanak urte osoan zehar egiten ari gara.

Bestalde, herriko talde eta eragileekin ere elkarlanean dihardugu, euren parte-hartzea sustatu asmoz. Ikusiko ditugu emaitzak laster.

Bergarako Udalarekin ere harreman estua daukagu, horrelako jai batek guztien inplikazioa eskatzen baitu. Zirkuituaren diseinuan, azpiegituren zehaztapenean… gauzatuko da Udalarekin elkarlana, besteak beste.

Boluntario moduan dabiltzanei eta orokorrean Aranzadi Ikastolaren komunitatea osatzen dutenei eskerrak ematen diegu, Demasak zarete!

Aurrera begira

Urriaren 2ra bitartean, ez gara geldik egongo. Alde batetik, hainbat ekimen ditugu programatuta eta bestetik, egun handiaren prestaketan ere buru-belarri sartuko gara. Hauek izango dira hemendik aurrerako ekimen batzuk. Kilometroak 2016 kantu ofiziala Pentekoste jaien aurretik aurkeztuko dugu, jaietan ere dantza dezagun. Aurkezpen ekitaldia, ostera, maiatzaren 20an izango da. Aurreratu dezakegu dantzagarria eta alaia dela. Egun hauetan kantaren eta bideokliparen grabazioan murgilduta gaude.

Pentekoste Kilometroak 2016 tonbola izango dugu baita, eta Bideberriko txosnagunean gure egitaraua izango dugu jaietako domekan. Tonbola ere izango dugu jaietan. Herrikokomertzio eta norbanakoek hornitu digute. Benetan eskerrak ematea nahi diegu laguntzaile guztiei, izan ere, euren ekarpenik gabe, ezinezkoa izango litzateke horrelako zerbait antolatzea.

Ekainean, berriz, besteak beste, garagardo feria antolatuko dugu 10etik 12rako asteburuan. Uztailean Errealeko gizonezkoen lehen taldearen lagunarteko partidua izango dugu. Iraila indartsu hartuko dugu, azken txanpa da-eta. Bertso saioa izango dugu. Oraindik izenak aurreratu ezin ditugun arren, kontzertu handi bat ere antolatuko dugu Udal Pilotalekuan. Iraileko bigarren hamabostaldian, Aroztegi aretoan erakusketa bat antolatzeaz gain, Aranzadi Ikastolak 45 urte betetzen dituela, eta Kilometroak jaiaren 40. edizioa dela kontuan hartuta, hitzaldi zikloa egingo da.

Amaitzeko, gogorarazi nahiko genuke Kilometroak 2016 egunean 2.000 boluntario inguru beharko ditugula jaia aurrera ateratzeko. Guztion partehartzea eta laguntza behar duguhelburu hori lortzeko. Beraz, animatzen ditugu bergararrak izena ematera bide hauen bitartez:
-www.kilometroak.eus
-www.aranzadiikastola.org
-Aranzadiko Ikastolako idazkaritza.

Besterik gabe, proiektu honetan bidelagun izango garelakoan, eskerrik asko etortzeagatik!