Kilometroak 2016

Dena prest dute Bergaran, Kilometroak ospatzeko

KMK16 aurkezpena, Ikastolen Etxean

Gipuzkoako ikastolen jaia aurkeztu dute Aranzadi ikastolako arduradunek eta Kilometroak Kultur Elkartekoek

Abian, Bergarako Kilometroak 2016ko abestia eta bideoklipa: 'Demasa'

Bergarako EMON taldeak egin du Demasa abestia eta Maddi Iñarrak idatzi du letra. Bideoklipa, berriz, Goiena Komunikazio Taldeak egin du, Andoni Goitiren zuzendaritzapean eta Arteman Komunikazioa eta Orpix-en laguntzarekin.
Abestia dantzagarria eta alaia izateaz gainera, Kilometroak 2016ren helburu eta balioak jasotzen ditu. Besteak beste, herriaren eta herritarren indarra erakusten du, demasakoa dela Bergara eta Aranzadi Ikastolako komunitatea. 

Demasa Astea API 27tik 29ra

Aniztasuna ardatz moduan hartuta, ekimen ludiko zein kontzeptualak dira, gure baloreak sustatzeko helburuarekin.

RSS - Kilometroak 2016-era harpidetu