Abian, Bergarako Kilometroak 2016ko abestia eta bideoklipa: 'Demasa'

Bergarako EMON taldeak egin du Demasa abestia eta Maddi Iñarrak idatzi du letra. Bideoklipa, berriz, Goiena Komunikazio Taldeak egin du, Andoni Goitiren zuzendaritzapean eta Arteman Komunikazioa eta Orpix-en laguntzarekin.
Abestia dantzagarria eta alaia izateaz gainera, Kilometroak 2016ren helburu eta balioak jasotzen ditu. Besteak beste, herriaren eta herritarren indarra erakusten du, demasakoa dela Bergara eta Aranzadi Ikastolako komunitatea. 
Donostiako Elkar eta Mutrikuko AME estudioetan grabatu eta nahastu da abestia, eta masterizazio lanak, berriz, Doctor Master-en egin dira.
Abestian parte hartu dute: Porrotxek, Sorkun Rubiok, Kometa taldeko Andoni Bonafauk, Beloki pandero jotzaileak, Morok (Bad sound system), Unai Azkaratek, Aranzadi ikastolako ikasle talde batek, eta beste.
Bideoklipan, berriz, Bergarako Camden Town dantza akademikoek eta bertako arduradun Olmar Elejaldek, Joanes Plazaola dantzariak, Beragarako Erraldoi Taldeak ...
Guztiei, eskerrik asko egindako lan bikainagatik. Lan mardula eta musutruk. Eskertzekoa!!!!
Youtuberako lotura https://www.youtube.com/watch?v=oMNQh9eNVHI